Euskotren sozietate publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren jarriko ditu martxan asteburuan Azpeitiko (Gipuzkoa) instalazioetatik Lasaora. Trenak 12:00etan eta 17:30ean abiatuko dira larunbatean, urriaren 18an, eta 12:00etan igandean, urriaren 19an.
Euskotrenek jakinarazi duenez, Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik onenetakoa du ikusgai bere instalazioetan, era guztietako ibilgailuekin: lurrunezko lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak, automotorrak eta bagoi mota ezberdinak.
Burdinbidearen Euskal Museoaren irekiera ordutegia 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era da asteartetik ostiralera, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era larunbatetan, eta 10:30etik 14:00etara igande eta jaiegunetan
Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osatuenetakoa eskaintzen du Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren erlojuen bildumarik onenetako baten laginak ditu.
Burdinbidearen Euskal Museoaren irekiera ordutegia 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era da asteartetik ostiralera, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era larunbatetan, eta 10:30etik 14:00etara igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik).
BESTE ALBISTE BATZUK
Bestalde, 'Arnasguneak Hizkuntza Gutxituen Biziberritzean' nazioarteko konferentzia egingo da Azpeitiko (Gipuzkoa) Soreasu antzokian ostegunean eta ostiralean, urriaren 16an eta 17an, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Soziolinguistika Klusterrak, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Coppieters Fundazioak sustatuta, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren babesarekin.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Euskal Herriko ikerlari eta adituak ez ezik, Eskozia, Gales, Kanada, Katalunia eta Hego Tiroleko hizlariak ere bilduko ditu konferentziak bi helburu nagusirekin: arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantziaz gogoeta eragitea Europako hizkuntza gutxituen eremuan, eta arnasguneetan hizkuntza gutxituek duten egoera soziolinguistikoa indartzeko proposamenak eta neurriak plazaratzea.