Síguenos en redes sociales:

Sortzaileek 60. Durangoko Azokaren egitaraua osatzeko proposamenak aurkez ditzakete jada

Durangoko Azokaren egitaraua kulturgintzan euskaraz diharduten sortzaileen ekarpenarekin osatzen da

Sortzaileek 60. Durangoko Azokaren egitaraua osatzeko proposamenak aurkez ditzakete jadatvarios 23hondakinak

Durangoko Azokaren egitaraua kulturgintzan euskaraz diharduten sortzaileen ekarpenarekin osatzen da eta aurtengo edizioan ere "ekitaldi sorta aberatsa eskaintzeko asmoa" du antolakuntzak. Bada, horra bidean, sortzaileek egitaraurako proposamenak egin ditzakete jada astelehen honetatik, irailaren 15etik.

Gunez gune, diziplina anitzetako artistek aurtengo nobedadeen berri emateko aukera izango dute, eta urriaren 6ra bitartean erregistratu ahalko dituzte proposamen horiek www.durangokoazoka.eus webgunean, izen-emateei dagokien atalean, antolakuntzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Aurten ere euskaraz plazaratutako lanak aurkeztu ahal izango dira Durangoko Azokaren guneetan, hau da, Ahotsenean liburu eta diskoak; Irudienean ikus-entzunezkoak (film laburrak, dokumentalak, fikzioak, egitasmoen aurkezpenak); Kabian teknologia berriekin lotutako hitzaldiak, jokoak edo tailerrak; Saguganbaran haurrei zuzendutako literatura eta musika; Szenatokian dantza, antzerki eta bakarrizketak, pieza laburretan; Talaian literaturaz aparteko lanak, euskara hutsezkoak zein Euskal Herriari zuzenean eragiten dizkioten gaiei buruzkoak.

EDIZIO BERRIA

Horrez gain, 2025eko edizioan ilustrazioen erakusketa bat ere antolatuko da, azokako urteko nobedadeetan argitaraturiko irudiak ikusgai jartzeko (liburuetan, aldizkarietan, disko azaletan, ikus-entzunezkoen karteletan eta abar). Horretan parte hartzeko interesa duten sortzaileek ere proposamena bidali ahalko dute izen-emateen ataletik.

Goiz horretako egitaraua ikasle eta irakasleei zuzendurik egongo da, baina Landako Guneko ateak publiko orokorrarentzat zabalik egongo dira, ohi den moduan

Bestalde, 60. Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra egingo da, eta lehen egunean Ikasle Goiza izango da. Bada, bertaratu nahi duten ikastetxeek ere webgunean izena emateko aukera dute astelehen honetatik urriaren 6ra arte. Azoka bisitatzeaz aparte, tailerretan parte hartu ahal izango dute ikasleek zein irakasleek.

Goiz horretako egitaraua ikasle eta irakasleei zuzendurik egongo da, baina Landako Guneko ateak publiko orokorrarentzat zabalik egongo dira, ohi den moduan.

Halaber, Azoka aurretik, PortaDA erronka aktibatuko da ikastetxeetan, LH, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat, eta, kasu honetan, azokara joango ez diren ikastetxeek ere parte hartu ahalko dute. Euskarazko liburu eta diskoen azalak birsortzea izango da planteatuko zaien erronka.