Bilboko Udalak Arraizeko eta Iturritxualdeko barbakoen eremuko obrak amaitu ditu. Eraztun berdeko bi aisialdi gune hauetako parrilla zaharrak kendu dira, eta barbakoak egin ahal izateko eremu berri seguru eta mugatuak zabaldu dira.

Arraizen 12 barbakoa eta Iturritxualden 10 barbakoako espàrruak sortu dira, bi ilara simetrikoetan ordenatutakoak. Guztira 149.981,71 euro inbertitu dira. Barkakoak 1,60 m garai, 80 cm zabal eta 60 cm sakon dira, eta burdinurtuko parrilla mugikor bat daukate, gainean metalezko estalki batekin.

Udalak jakinarazi duenez, parrilla berrien ezaugarriek ezbeharrak saihesten lagunduko dute. Zola hormigoizkoa da eta barbakoen inguruan behar adina espazio hartzen du, modu honetan txinpartak edo brasak ez daitezen berdegunera iritsi. Estalki metalikoak ere jarri dira suen gainean, aire-korronteek arrastatzen dituzten partikula goriak geldiarazteko.

Pastorekorta, Atxokorre eta Mendiganako eremuetan parrilla zaharren egiturak kendu dira, baina ez da egitura berririk ezarriko.

Ekimen honek hiru helburu argi ditu: Suak pizteko azpiegiturak berritzea, suak pizteko espazio mugatuak sortzea, eta aisialdi-guneetan suteen aurkako segurtasuna bermatzea.

Parrilla guneak argi eta garbi seinaleztatu dira suak pizteko egokitutako leku gisa, hormen bidez aisialdirako gainerako espaziotik fisikoki bereizita eta barrura sartzeko bi ate dituztela. Barruan ere iturri bat dute.

BESTE DATU BATZUK

Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako "Saltillo" praktiketako belaontzia astearte honetan atera da Donibane Lohitzuntik Mutriku aldera, Mikel Lejarza kapitaina eta 14 ikasleko tripulazioarekin, 5 neska eta 9 mutil.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Mutrikuko portua ondoren Portugalete eta azkenik Santurtziko portuetara abiatuko da itsasontzia, bidaia bertan amaituz. Itsas garraioaren sektorean belaunaldien arteko erreleboaren alde, batxilergoko zenbait ikasle gehitu dira azken asteetan prestakuntza nautikoa sustatzeko eta dibulgatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekintza batean.

1932an eraiki zen itsasontzi honek 26,25 metroko luzera du, 5,25 metroko zabalera, 4,00 metroko garaiera, 2,88 metroko sakonera, 81 tonako desplazamendua, 20,00 metroko altuera eta 200 m2-ko bela-azalera. Ontziaren kroskoa altzairuzkoa da, masta nagusia eta mesana Oregongo pinu-zurezkoak eta estalkia tekazkoa. Amsterdamgo Vries Lentsch ontzioletan eraiki zen Leander izenarekin, eta Pedro Galíndez armadoreak amaitu eta prestatu zuen, hark "Saltillo" izena emanez.