Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak abuztuaren 5ean karabela portugaldarraren 13 ziztada kasu egon zirela baieztatu du, 6 Bizkaiko hondartzetan eta 7 Gipuzkoan. Hauetatik bi pertsonek osasun-arreta behar izan zuten eta Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuarekin harremanetan jarri ondoren Euskadiko osasun-zentro eta ospitaleetara eraman zituzten.
Jaurlaritzaren esanetan, salbamendu eta sorospen zerbitzuek marmokak begiztatu zituztela jakinarazi zioten Osasun Publikoari. Kasu hauetarako protokolo bereziaren arabera, bandera horia eta marmoken logotipoa duen bandera ipintzeaz gain, megafoniaz bainu eremuan karabela portugesa begiztatu dela ohartarazi eta zuhurtzuaz bainatzeko eskatzen da.
Dena den marmokak edo karabela portugaldarrak badaude bainurik ez hartzea komeni da
Egoeraren arabera horia beharrean badera gorria jarri eta bainatzea debekatu daiteke. Dena den marmokak edo karabela portugaldarrak badaude bainurik ez hartzea komeni da.
GOMENDIOAK
Ildo horretatik jarraituz, hainbat gomendio eman ditu Osasun Sailak egoera hauetarako: marmoka edo karabela portugaldar batek ziztatzen bazaitu sorosleengana joan lehenbailehen, ez egin hazka, eta ez igurtzi hozka egindako lekuan. Itsasoko urarekin garbitu, sekula ez ur gezarekin. Hondarrak pintza batekin kendu, eskuarekin ez eskularruak ez badituzu. Eta hotza ona denez, hozkaren gainean izotz poltsa bat ipini dezakezu.
Beste gai batzuekin jarraituz, Pediatriako erizainek Barakaldoko Zaballako Osasun Zentroan haurrendako elikadura osagarriari buruzko tailerrak eman dizkie 5 eta 7 hilabete bitarteko bularreko haurrak dituzten 200 familia baino gehiagori, esneaz gain, elikagaiak ematen hasteari buruzko jarraibideak emanez.
Osakidetzak azaldu duenez, bi orduko saioak izaten dira, eta horietan, elikadura osagarriarekin noiz eta nola hasteko jarraibideak ematen dira. Teknika profesional ezberdinei buruzko informazioa ematen dute: teknika tradizionala, Baby-Led Weaning (BLW) edo mistoa, familiek hobekien datorkiena aukera dezaten. Jaterakoan eztarrian elikagaien bat trabatuz gero egin beharreko maniobrak azaltzen dituzte ere, eta panpinekin praktikatzeko aukera dago.