Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak lankidetza hitzarmen bat sinatuko dute larrialdien kudeaketaren arloan, Jaurlaritzako gobernu bilerak astearte honetan onartu duenez.

Akordioari esker, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (112 SOS Deiak) eta Bilboko Udaleko Prebentzio, Suteen Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak erantzun bateratua indartzen eta optimizatzen jarraituko dute baliabideak mobilizatzea eskatzen duten gertakarien aurrean. Gainera, bi kudeaketa zentroen arteko interkonexio informatikoa eta komunikaziokoa ahalbidetuko da.

HITZARMENA

Hitzarmenak eutsi, sakondu eta arautu egingo du bi sinatzaileen arteko lankidetza larrialdien kudeaketaren arloan, larrialdiak koordinatzeko zentroen arteko etengabeko interkonexioa modernizatuz, komunikazioak partekatzeko eta administrazio bakoitzak bere esparruan eta bere eskumenak erabiliz jarduteko.

Akordioak aurreikusten du Segurtasun Sailaren larrialdiak kudeatzeko sistema informatikoan integratzea, horretarako garatutako telekomunikazio eta informatika sistemen bidez

Horrela, Bilboko Udalari erraztasunak emango zaizkio Segurtasun Sailaren Tetra-Enbor Sarea irrati mugikorreko komunikazio sarera sartzeko, bai eta Euskarri informatika sarera eta bere baliabideen geolokalizaziora sartzeko ere.

Era berean, akordioak aurreikusten du Segurtasun Sailaren larrialdiak kudeatzeko sistema informatikoan integratzea, horretarako garatutako telekomunikazio eta informatika sistemen bidez: ahots eta datu lineak eta larrialdiak koordinatzeko aplikazio informatikoa.

Gainera, besteak beste, hitzarmenak jasotzen du bi erakundeak lankidetzan aritzea taktika operatiboen prestaketan, jarraipenean, ebaluazioan eta funtzionamenduan, Aginte Postu Aurreratua gertaeren tokian ezartzean eta larrialdiak kudeatzeko bitarteko teknologikoen eta baliabide komunen eraginkortasuna hobetzen lagunduko duen informazio espezifikoaren trukean.