Mintzapraktika egitasmoan izena emateko epea ireki dute berriz hainbat herritan
Mintzapraktika egitasmoan izena emateko epea ireki dute berriro Euskal Herriko herri askotan urte berria hasterarekin batera
Mintzapraktika egitasmoan izena emateko epea ireki dute berriro Euskal Herriko herri askotan urte berria hasterarekin batera. Irailetik talde ugari daude martxan, eta orain aukera dago talde berriak sortzeko eta zaletasun berriak proposatzeko. Informazio guztia eskuragarri dago https://mintzalaguna.taupamugimendua.eus/ webgunean, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduko iturriek jakinarazi dutenez.
Relacionadas
Mintzapraktrika egitasmoak euskara praktikatzeko espazioak eskaintzen ditu zenbait helbururekin, besteak beste, parte hartzaileak euskararen erabileran trebatzeko, galdutako ohitura berreskuratzeko edota euskarazko harreman berriak egiteko. Ondorioz, ekimenak "hiztun berriak gizarteratzen ditu, euskararen erabileran eragiten du eta euskara zaletasun bilakatzen du".
Ekimenak "hiztun berriak gizarteratzen ditu, euskararen erabileran eragiten du eta euskara zaletasun bilakatzen du"
BILAKAERA
Tauparen arabera, azken urteetan "bilakaera polita" izan du mintzapraktikak, eta hartzaileen interesetara eta momentuko testuingurura egokitzeko gaitasuna izan du, "formula berriak martxan jarriz eta emaitza politak jasoz".
Formula berri horien artean dago mintzapraktika eta zaletasunak uztartzearena, eta Euskal Herrian zehar asko dira horrela sortu diren taldeak: kakorratz taldeak, eskalada taldeak, bizikleta taldeak, mendi taldeak, boxeo taldeak eta abar. Parte hartzaileei gehien gustatzen zaiena mintzapraktikarekin uztartu eta asteroko zitari motibazio gehigarri bat jartzen dioten taldeak dira.
Hain zuzen ere, ikasturte honetan, 'Eta euskaraz egiten badugu?' lelopean abiatutako kanpainan, zaletasunen inguruko taldeak sortzeko deia egin zen, eta dei horri erantzunez, hainbat dira herri ezberdinetan martxan jarritako taldeak.
Temas
Más en Sociedad
-
Muere a los 86 años el periodista Diego Carcedo, exdirector de RNE y de informativos de TVE
-
Cuando la lluvia alimenta el fuego
-
Comprobado: la IA te dice lo que quieres oír en lugar de lo que necesitas saber
-
15 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira asteazkenetik Alavabusera Barik eta Mugi txartel pertsonalizatuekin