Kirol-hitzorduak ekimena, Udal Kirol Zerbitzuak antolatutakoa, berritasunez beteta iritsiko da aurten. Bigarren edizio honetan, hilero egiten diren hitzorduak 2 izan beharrean, 3 izango dira eta hiriko hainbat auzotara iritsiko dira. Gainera, 16 urte beteta dituzten eta kirol ezberdinetan hastapenak egin nahi dituzten pertsonei zuzendutako kirol-modalitate berriak izango ditu. Gainera, hasiera-ordua 11:00etara atzeratuko da.

“Pertsonek kirol-modalitate ezberdinen oinarriak ezagutzeko aukera izan dezaten, aurtengo denboraldian, hiruhileko batean, hilean behin, kirol bera egiteko aukera izango da”, azaldu du Maider Etxebarria alkateak. Gainera, gogorarazi du proiektua iaz jarri zutela martxan “gure hiriko kirol-eskaintza hobetzeko eta hainbat kirol-diziplinatan hasiberriak diren pertsonak horietan hastapenak izan ditzaten eta jarduera fisikoa egitean osasun-, gozamen- eta gizarte-iturria ikus dezaten ahalbidetzeko aukera gisa”.

Urteko azken hiruhilekoan, hitzorduak runningera, ibilketa nordikora eta kalisteniara bideratuko dira, eta Lakua, Judimendi, Salburua eta Zabalgana auzoetan egingo dira. Runingeko hitzorduak Prado parkean egiten jarraituko dute.

Hala, bigarren deialdiri urriaren 6an emango diote hasiera runningarekin, Prado parkean. Toki beretik abiatuko da ibilketa nordikoarekin antolatutako hitzordua urriaren 20an. Aldiz, Lakuako kalisteniako parkean egingo dute urriaren 27an modalitate berri hori.

Azaroan, hilaren 10ean, runningeko hitzordua egingo da; hilaren 17an, ibilketa nordikoa Judimendi gizarte-etxetik abiatuko da eta, astebete geroago, azaroaren 24n, kalistenia praktikatuko dute Salburuko parkean.

Abenduaren 1ean runninga Prado parkera itzuliko da. Hilaren 15ean, ibilketa nordikoa Zabalgana gizarte-etxetik abiatuko da eta urteko azken hitzordua abenduaren 22an programatu da Judimendiko kalisteniako parkean.

Jarduera guztiak dira doakoak eta ez da izena eman beharrik. Baldintza bakarra da horietan parte hartu ahal izateko 16 urte beteta izatea.