Joanmari Larrarte Telletxea izendatu dute Elkar Fundazioko Patronatuko lehendakari
Joanmari Larrarte Telletxea izendatu dute Elkar Fundazioko Patronatuko lehendakari, 2014tik kargu horretan izan den Joxemari Sors Bagüesen lekua hartuz. Sorsek patronatuko kide izaten jarraituko du lehendakari izateari utzita, Elkar Fundaziotik jakinarazi dutenez.
Joanmari Larrarte Telletxea (Hernani, 1967) Euskal Filologian lizentziaduna da eta bere ibilbide profesionala euskara eta euskal kulturaren eremuan egin du
Joanmari Larrarte Telletxea (Hernani, 1967) Euskal Filologian lizentziaduna da eta bere ibilbide profesionala euskara eta euskal kulturaren eremuan egin du. AEK-n aritu zen 1987tik 1999ra, eta, irakasle izateaz gain, hainbat ardura izan zituen bertan.
Euskaldunon Egunkarian hasi zen lanean, eta han ari zela Martin Ugalde Kultur Parkearen sorreran hartu zuen parte
Ondoren, Euskaldunon Egunkarian hasi zen lanean, eta han ari zela Martin Ugalde Kultur Parkearen sorreran hartu zuen parte. 2003an, Egunkaria itxi ondoren, Berrian hasi zen eta bertako kontseilari ordezkaria izan zen hamar urtez, 2013ra arte.
Azken urtetan Elkarren egin du lan, Komunikazio eta Kultur Arloko zuzendaria izan da eta argitaletxean ere aritu da edizio-koordinazio lanetan. 2020tik Jakin Fundazioko lehendakaria da
Berrian jarraitu zuen lanean marketin sailean 2015era arte eta ondoren Elkar Taldera pasa zen. Azken urtetan Elkarren egin du lan, Komunikazio eta Kultur Arloko zuzendaria izan da eta argitaletxean ere aritu da edizio-koordinazio lanetan. 2020tik Jakin Fundazioko lehendakaria da.