Maeztuko La Vuelta-ko amaierak bi aparkaleku izango ditu zaleentzat
A-132 errepidea itxita egongo da Eguileta eta Maeztu artean irailaren 5ean, baina Arabako Mendialdeko etaparekin gozatu nahi dutenei pasatzen utziko zaie
La Vuelta 2024ko 18. etapa irailaren 5ean, ostegunean, egingo da, Gasteiz eta Maeztu artean. Hori dela eta, Egileta eta Arraya-Maeztu lotzen dituen A-132 errepidea itxita egongo da egun osoan zehar. Helmuga errepide horretan dago, hain zuzen ere, eta muntatze- eta desmuntatze-lanak direla-eta, herritarrek beste errepide batzuk hartu beharko dituzte joan-etorri horretan.
Hori bai, txirrindularitzaren festa osoa izan dadin, bi aparkaleku jarriko dira Arabako Mendialdera hurbildu nahi duten zaleek arazorik gabe egin dezaten. Lehenengoa Maeztuko iparraldean egongo da, baina sarbidea Apellanizko errepidetik egingo da, Virgalako gasolindegiaren parean.
Kanpezu ingurutik hurbildu nahi dutenek desbideratze bat aurkituko dute Maeztura bertara iritsi aurretik, udal igerilekuen paretik igaro eta gutxira. Bertan seinaleztapena jarraitu ahal izango dute horretarako egokituta egongo den zelai bateraino.
Bestalde, Kultura etxean jardueraz "beteta" hasiko da ikasturtea Arabako Foru Aldundiak azaldu duenez.
Ignacio Aldecoa Kultura Etxean astelehenean bertan hasiko da ikasturtea, eta jende ororentzako jardueraz "beteta" dator.
Helduentzako jarduerak. Irakurketa klubak.
Aurten helduentzako 9 irakurketa klub daude; haietako bat berria da, ipuinak eta kontakizun laburrak irakurtzeko kluba, Pilar Aizpuruak dinamizatua. Berritasun nagusia da aurrerantzean ez dela beharrezkoa izango irakurketa klubetan izena ematea. Sarrera librea izango da edukiera bete arte (20 plaza). https://kulturaetxea.araba.eus/es/clubes-lectura
Halaber, zenbait elkarterekin (GOFE, Arabarnee, Apdema...) lankidetzan antolatutako irakurketa errazeko klubak izango dira aurrerantzean ere. https://kulturaetxea.araba.eus/es/biblioteca-accesible
Idazki: sormenezko idazketa eta irakurketarako tailerra. Izena emateko epea: irailaren 2tik 13ra. Aurrez aurre edo webgunearen bidez. 20 plaza. Pertsona gehiagok ematen badute izena, zozketa egingo da, eta posta elektronikoz berretsiko da izen ematea, zozketan plaza lortuz gero. https://kulturaetxea.araba.eus/es/actividades/idazki
LParen kluba.
LParen klubaren bigarren edizioak rockaren historiako 12 disko klasiko dakartza. Hilean bi saio, urritik 2025eko martxora bitartean. Edizio honetan, besteak beste The Rolling Stones, REM, Joni Mitchell eta David Bowie talde eta abeslarien diskoak aztertuko dira. Ekitaldi aretoan egingo da eta sarrera librea izango da. Argibide gehiago, laster.
Temas
Más en Sociedad
-
Evolución favorable en Castilla y León, pese a que aún siguen ocho incendios en nivel 2 y 4 de grado 1, junto a 13 activos
-
“Sestao aztarna postindustrialak utzitako auzo degradatuen birmoldaketa handiaren adibide argia da"
-
La UME sigue desplegada en ocho incendios en el noroeste peninsular a la espera de lluvias el fin de semana
-
El fuego ha arrasado 295.579,51 hectáreas en España hasta el 17 de agosto