Europa Biltzar Jauregian eskainiko dituzte irailaren 2tik 8ra bitarte FesTVal jaialdiaren hamaseigarren edizioko estreinaldiak
Telebista Jaialdiak ‘Celebrity Masterchef’ saioa bederatzigarren edizioko lehiakideetako batzuk eta‘ Gran Hermano’ ren itzulerako partaideetako batzuk eta Eurovision Junior lehiaketarako Espainiako hautagaiak jasoko ditu
FESTVALen (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) XVI. edizioa irailaren 2tik 8ra bitarte egingo da. Bertan, udazkena-negua denboraldirako telebista-kate eta -plataformetako estreinaldi nagusiak aurkeztuko dituzte eta artista eta partaide ezagunenetako batzuk bilduko dira. Aurten, Europa Biltzar Jauregian egingo da jaialdi osoa.
Estreinaldien xehetasunak gaur goizean aurkeztu dituzte Europa Jauregian egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi Maria Nanclares, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Clara Navas eta FesTValeko zuzendari Joseba Fiestras.
Nanclaresek Udalak FesTVali ematen dion babesa nabarmendu nahi izan du; izan ere, “Gasteiz Espainia osoan sustatzen laguntzen digun ekitaldia da. Horri esker, gure hiria ikus-entzunezko kate eta plataforma handietarako eta Gasteizen aurkezten dituzten eta telebistako programazioan ikusi ahal izango dituzten berritasunak jarraitzen dituzten ikusleentzako erreferente bihurtzen da”.
Aurten alfonbra laranja Europa Biltzar Jauregian jarriko dute
Aurtengo edizioan, Principal Antzokian egin beharreko zaharberritze-lanak direla eta, alfonbra laranja Europa Biltzar Jauregian jarriko dute. Hain zuzen ere, bertan egingo dituzte estreinaldi gehienak eta inaugurazio- eta itxiera-ekitaldiak. Salbuespena Movistar Plus+ plataformarenak eta EITBren programaziokoak izango dira. Izan ere, Movistar Plus+enak Goiuri jauregian egingo dituzte, eta EITBrenak Gasteizko erdigunean.
FESTVAL jaialdiak hartuko dituen primizien artean, honako hauek aipatu behar dira: Regreso a las Sabinas, Las abogadas eta Pekín Express. Bestalde, Entrevías eta Rapa telesailen denboraldi berriak ezagutarazi eta Beguinas telesailaren lehen kapitulua proiektatuko da. Gainera, Makusi euskarazko plataforma aurkeztuko dute eta bertan izango dira Potx eta Lotx pailazoak.
Ohiko bihurtu den moduan, Masterchef Celebrity saioak bederatzigarren edizioa aurkeztuko du gasteiztarren aurrean, eta Eurovision Junior haurrentzako lehiaketarako Espainiaren hautagaitza aurkeztuko dute. Bestalde, Arabako hiriburuan aurkeztuko dute telebistako reality show luzeenaren itzulera: Gran Hermano. Hain zuzen ere, formatua nazioartean aurkeztu zutenetik 25 urte beteko dira aurten.
Temas
Más en Sociedad
-
Detenidos tres menores por una brutal agresión a un joven de 13 años en Mataró
-
Roban en su casa y acaba detenido por tráfico de drogas en Madrid
-
Euskadi activa el aviso amarillo por rachas de viento sureste de más de 100 km/h
-
El Gobierno español prohíbe el registro directo de bebés nacidos por gestación subrogada