Síguenos en redes sociales:

Gasteizko autobus-geltokiko zaintza hobetuko dute Eguberri garaian lapurretak ekiditeko

Gasteizko Udalak autobus-geltokian zaintzako dispositibo berezia jarriko du martxan

Gasteizko autobus-geltokiko zaintza hobetuko dute Eguberri garaian lapurretak ekiditekoDavid Aguilar

Atzotik hasi eta urtarrilaren 7ra arte, Gasteizko Udalak autobus-geltokian zaintzako dispositibo berezia jarriko du martxan jaiegunetan gertatu ohi diren lapurreta eta ebasketak prebenitzeko. Eguberrietan, biderkatu egiten da geltokian pertsonen joan-etorria eta horrek lapurren lana errazten du, Gasteizko Udaletik prentsa-ohar baten bitartez jakinarazi dutenez.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizzko Udalaran komunikazio sailetik azpimarratu zutenez, geltokian lan egiten dutenek dagoeneko jaso dituzte fakturazioko postuetan zein informazioko eta kontroleko agenteengan eragina duten jarraibide batzuk.

"Horien guztien helburua izango da dartsenetan eta hallean segurtasuna indartzea", azpimarratu zuten. Eta gaineratu zuten ondoren: "Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin elkarlanean, gainera, operatibo berezia jarriko du abian Eguberrietako jai guztietan. Joan-etorri handieneko ordutegiak (eta zaintza areagotuko dena) goizeko 07:30etik 09:00etara bitartekoa, eguerdiko 13:30etik 15:00ak bitartekoa, eta gaueko 20:00etatik 22:00etara bitartekoa izango da. Ordutegi-tarte horietan, poliziaren presentzia handiagoa izango da".

Bestalde, "Udaltzaingoak gogorarazi du mehatxu terroristaren 4. arrisku mailan gaudela eta, horrenbestez, Terrorismoaren Aurkako Prebentzio, Babes eta Erantzun Planean jasota dauden aparteko neurriek Eguberrietan indarrean jarraituko dutela", ondorioztatu zuten Gasteizko Udaletik. "Autobus-geltokia kritikotzat jotako garraio-azpiegitura da eta, ondorioz, neurriak ezarriko dira bertan".