Ba al dago loturarik generoaren eta klima-aldaketaren artean? Genero-ikuspegitik aurre egin al dakioke klima-aldaketari emakumeen eta gizonen arteko diferentziaren artean? Atzo goizean Klima-aldaketa genero-ikuspegitik, tokiko erronka jardunaldia ospatu zen Gasteizko Montehermoso Kulturunean Emakundek, IHOBEk eta EUDELek antolatuta. Saioa toki administrazioko berdintasun eta ingurumen arloetako teknikariei eta politikariei zuzenduta egon zen bereziki, Lorena Aguilar nazioarteko adituaren bisita dela eta. Aditu hori Latinoamerika eta Kariberako Batzorde Ekonomikoko (CEPAL) ingurumen eta generoan aditua da, eta Emakundek gonbidatu du Euskadira.

Atzoko aurkezpenean egindako irudia. | ARGAZKIA: JORGE MUÑOZ

Jardunaldian Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak, Gasteizko Udaleko Berdintasuneko zinegotzi Miren Fernández de Landak eta IHOBEko klima-ekintzako zuzendari Mª del Mar Alonso Martínek parte hartu zuten, eta Lorena Aguilarrek Klima-aldaketari erantzuteko emakumeen berdintasuna eta ahalduntzea sustatzen duten tokiko praktikak izeneko hitzaldia eman zuen.

Ildo horretan, nabarmentzekoa da Aguilar Euskadin izan dela, udako ikastaroan laster parte hartuko duelako. Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak antolatutako udako ikastaroan, hain zuzen ere, klima-aldaketa feminismoaren pean jorratzen duena. Ostiralean hasi eta uztailaren 1era arte egingo da Donostian. Hala, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak gogorarazi zuen jardunaldi hau Berdintasunaren eta indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Itunaren testuinguruan kokatzen dela, zeina ekainaren 15ean aurkeztu baitzen gizartean. Itun horren lehen hamar konpromisoen artean, genero-ikuspegidun trantsizio ekologikoa dago. Era berean, nabarmendu behar da Lorena Aguilarrek azaldu zuela beharrezkoa dela generoaren eta ingurumen-faktoreen arteko ikerketa bultzatzea. Hala, zehazki, Lorena Aguilarrek nabarmendu zuen beharrezkoa dela generoaren eta ingurumen-faktoreen arteko loturei buruzko ikerketak bultzatzea, sexua eta intersekzionalitatearekin eta kultura aniztasunarekin lotutako aldagaiak biltzea ingurunearekin lotutako administrazio-datuen iturrietan, eta klima-aldaketaren aurkako politikek, estrategiek, neurriek eta ekintzek emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna kontuan hartzea.

Herri ituna

Berdintasunaren eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Ituna Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak NBE-Emakumeak erakundearen Generation Equality nazioarteko ekimenaren barruan bultzatutako lan-prozesu baten emaitza da. Berdintasun-politiketarako mundu mailako erreferente izan zen Beijingeko adierazpena eta ekintza-plataformaren 25. urteurrena ospatzeko sortu zen nazioarteko ekimen hau eta Euskadik, 2020an ekimen horrekin bat egitea erabaki zuen, urteurren hau herri bezala berdintasunarekin duen konpromisoan beste urrats bat emateko baliatuz.

Xehetasunez

Herri ituna.

Berdintasunaren eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Ituna Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak NBE-Emakumeak erakundearen Generation Equality nazioarteko ekimenaren barruan bultzatutako lan-prozesu baten emaitza da. Berdintasun-politiketarako mundu mailako erreferente izan zen Beijingeko adierazpena eta ekintza-plataformaren 25. urteurrena ospatzeko sortu zen nazioarteko ekimen hau eta Euskadik, 2020an ekimen horrekin bat egitea erabaki zuen, urteurren hau herri bezala berdintasunarekin duen konpromisoan beste urrats bat emateko baliatuz. Horretarako, Euskadiko eragile sozial, politiko eta ekonomiko guztiak gonbidatu ditu Emakundek azken 25 urteetan berdintasunaren alorrean egindako aurrerapenak eta etorkizuneko erronkak identifikatzera. Eta horrekin batera, datozen urteetarako berdintasunaren aldeko konpromiso zehatzak ezartzera. Parte hartu duten erakundeek egindako hausnarketa-prozesuetatik sortu da Berdintasunaren eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Itunaren oinarria. Emakundek gizarte osoari atxikitzeko gonbita egin dio, era honetara berdintasunarekin duen konpromisoa berresteko.

Belaunaldia foroa.

Berdintasunaren Belaunaldia foroaren garapenak Covid19ak sortutako pandemiaren trabarekin topo egin zuen. Pandemiak Beijingeko IV. urteurrenerako aurreikusitako ospakizunetan eragin zuen eta 2021 urtera atzeratu ziren. Horrela, NBE Emakumeak erakundeak antolatu zuen eta sozietate zibilarekin eta gazteriarekin elkarlanean Frantziako eta Mexikoko gobernuak buru ziren foroa Mexiko hirian egin zen 2021eko martxoaren 29tik 31ra eta Parisen 2021eko ekainaren 30etik uztailaren 2ra. Foro horrekin genero-berdintasunaren arloko mundu

mailako ekintza eta inplementazio handiak azkartzeko bost urteko bide bati hasiera eman zitzaion generoberdintasunaren aldeko koalizio boteretsu eta iraunkor bat bultzatzearen bidez. Foroak aktibista, feminista, gazte eta aliatuak biltzea posible egin zuen berdintasunak COVID osteko agendan paper garrantzitsua izan zezan ziurtatzeko eta zetozen belaunaldientzat aldaketa eraldatzailea lortzeko. Aldaketa horren ondorioz, Garapen iraunkorreko helburuak lortzeko, genero-berdintasunerantz era nabarmenean hurbildu nahi zen Nazio Batuetako Ekintzarako 2020-2030 hamarkadan, azaldu dute Emakunde Eta Eusko Jaurlaritzatik.