Ortze izeneko Pasaiako eskola itsasontzi arrantzalea Orioko Arostegui ontziolaren aurrean aurkitzen da une honetan, kaiara amarratuta. Hamabost urte ditu eta kanpoaldetik, behintzat, nabaritzen zaio. 20 metroko luzera eta sei metroko zabalera duen ontzi txuri-urdina herdoilduta dago, baina barnealdetik Estatu mailako arran-tza ontzirik modernoena da.
Duela hiru urte, 2017an, Ingeteam lider duen enpresa multzo bat Ortze Estatu mailako lehen itsasontzi elektrikoa bihurtzeko lanetan hasi zen. "Emisiorik gabeko teknologiak garatzen ari ginen garai hartan eta itsasontzi honetan teknologia berri horiek instalatzeko aukera ikusi genuen", azaldu zion atzo goizean egunkari honi Juanjo Varela Ingeteam enpresako proiektuaren arduradunak Ortze itsasontzian. Helburua emisiorik igorri gabe nabigatzea da eta horretarako beharrezkoa den tresneria ezarri diote dagoeneko ontziari: frekuentzia bihurgailuak, motorren gela eta baterien gela.
Ortzek propultsio sistema konben-tzionala erabiltzen zuen lehen eta dieselarekin funtzionatzen zuen motorraren bidez helizea mugiaraziz, nabigatzeko baimena ematen zion. "Horren ondorioz, erregai asko kon-tsumitzen zuen, osasunarentzat eta ingurumenarentzat kutsagarriak diren gasak emititzen zituen eta ateratzen zuen soinua ere oso altua zen", adierazi zuen Varelak.
Hori ikusirik, bere taldeak propultsio konbentzional hori zeraman instalazioa kendu eta soinu gutxi atera-tzen duen motor elektrikoa ezarri zion, Indar enpresak eginikoa, eta baita bateriek sortutako energia biltegiratzen duen sistema bat ere. "Horrela, auto elektriko batek errepidean bidaiatzen duen bezala funtzionatzea lortzen dugu, baina itsasoan nabigatuz", nabarmendu zuen arduradunak. Sistema berriari esker, ibilbide laburretan, 20 eta 30 milia artean, gas kutsagarririk igorri gabe eta soinu gutxi ateraz nabigatu dezake Ortzek. Gainera, instalatuta dauzkan bateriak portuetan kargatu daitezke eta horregatik, ingurumenari ia kalterik egin gabe funtzionatzen du.
ibilbide luzeak Ortze bezalako arrantza ontziak, hala ere, arrantzara irten behar izaten dute itsaso zabalera eta han pare bat egun igaro. Itsasontziari ezarri dizkioten bateriek ez dute hain ibilbide luzeak egin ahal izateko adina energia biltegiratzen eta horretarako, dieselarekin funtziona-tzen duen sorgailu bat ezarri diote. "Horrek kutsatu egiten du, baina ibilbide luzeetan bakarrik piztuko dugu, motor elektrikoak beharrezkoa duen elektrizitatea ekoizteko, hain zuzen", azpimarratu zuen Varelak. "Kasu horretan, motor hibrido bati buruz hitz egiten ari gara eta ez ibilbide laburretarako erabiliko dugun motor elektrikoaz", bereiztu zuen. Beraz, ibilbide luzeetan, diesel sorgailu horren eta baterien bidez, motor elektrikoak funtzionatzen jarraitu ahal izango du. "Konbinazio hori ongi koordinatzen eta gestionatzen badugu, igortzen ditugun emisioak murrizteko aukera izango dugu bateriei esker", baieztatu zuen arduradunak.
Laburbilduz, kostaldetik gertu Or-tzek motor elektrikoa bakarrik erabiliko du eta ez du emisio kutsagarririk igorriko. Baina itsaso zabalera ateratzen denean, bateriek horretarako behar adina energia ematen ez dutenez, kutsatzen duen diesel sorgailuaren bidez funtzionatuko du motor elektrikoak.
beharrezko azpiegitura "Orain portuetan beharrezko azpiegitura behar dugu horrelako bateria handiak dituzten itsasontziek funtzionatu dezaten", aitortu zuen Varelak. Horrelako ontziak etorkizunean "nahitaezkoak" izango direla azaldu zuen, legediak portuetan motorrak piztuta dituzten eta emisioak igor-tzen ari diren itsasontziak zigortuko baititu.
Baina, horretarako, ezinbestekoa da portuetan itsasontzietako bateriak kargatzeko kargagailuak ezar-tzea. "Batez ere, garrantzitsuena on-tzia konektatu eta erabiltzen den energia jatorri berriztagarria duen iturrietatik iristea da; izan ere, horretarako ikatzezko zentral bat piztu behar badugu, ez dugu ezertxo ere aurreratu", azpimarratu zuen.
eskola itsasontzia Berrikuntza hauei esker, Ortzeri "bigarren bizi-tza" bat eman diote. Hemendik 20 egunera itsasoan probatuko dute eta maiatzean guztiz erabilgarri egongo dela aurreikusten dute. Ortze internazionalki erreferentea izango den eskola itsasontzi batean bihurtuko da eta bertan formakuntza profesionalerako eta ikerkuntzarako ekintzak gauzatuko dituzte euskal kostaldean barrena nabigatuz.
eskola itsasontzia
Kostatik hurbil. 'Ortze' eskola itsasontziak motor elektikoa du eta kostatik gertu, 20-30 milia artean, emisio kutsakorrik igorri gabe nabigatzeko gaitasuna du. Horretarako, hainbat bateria ezarri dizkiote eta horien bidez lor-tzen da motorrak funtzionatu ahal izatea.
Kostatik urrun. Arrantza on-tzia denez, itsaso zabalera atera-tzeko ez du behar adina energiarik sortzen eta horretarako, diesel sorgailu bat ezarri diote.
Erabilgarri. Maiatzetik aurrera egongo da guztiz prest eta formakuntza profesionalerako eta ikerkuntzarako erabiliko dute.