Síguenos en redes sociales:

Gripearen eta covidaren kontrako txertaketa hasi dute EAEko adinekoen egoitzetan

EAEn 21.000 pertsona inguru bizi dira egoitza horietan

Gripearen eta covidaren kontrako txertaketa hasi dute EAEko adinekoen egoitzetanUtzitakoa

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetza gripearen eta covidaren aurkako txertoa ematen hasi dira aste honetan instituzionalizatutako pertsonei, hau da, bereziki esparru soziosanitarioko egoitzetan bizi direnei.

Osasun erakundeek jakinarazi dutenez, urtero bezala, kolektibo horren immunizazioa lehenetsi da, berebiziko zaurgarritasuna dutelako gaixotasun horiekiko, gehienbat adineko pertsonak direlako eta, ondorioz, arnas gaixotasun horiek osasun konplikazioak eragin ahal dizkietelako. Horrela, gainera, egoitzetan gerta daitezkeen agerraldiak ere saihesten dira.

Asteaken honetan, Adinekoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Osasuneko sailburuak, Alberto Martinez Osasun sailburua Arabako Colisée Miñano adinekoen egoitza bisitatu du, bertatik bertara ezagutzeko egoitza horren antzeko ezaugarriak dituzten baliabideek behar duten antolakuntza txertaketa prozesua egiteko. Martinezekin batera, Carla Darriba Osakidetzako koordinatzaile soziosanitarioa izan da.

Txertaketa modu proaktiboan egiten da, hau da, ez da beharrezkoa egoiliarrek eskatzea. Osakidetzak erreferente soziosanitarioak ditu ESI bakoitzean, eta kanpaina koordinatzeko lan garrantzitsua egiten dute egoitza guztietan eta txertaketa zentroetan. Gainera, txertaketa ekipo espezifikoak dituzte bertara joateko.

DATUAK

Kalkuluen arabera, EAEn 21.000 pertsona inguru bizi dira egoitza horietan, eta, beraz, gripearen eta covidaren aurkako txertoaren hartzaile potentzialak dira. Kopuru horri baliabide txikiagoetan bizi diren pertsonak gehitu behar zaizkio, hau da, pisuetan eta abarretan bizi direnak. Kolektibo hori immunizatzeko gripearen aurkako txerto espezifiko bat erabiliko da (eraginkortasun indartukoa), bai eta covidaren aurkako RNA mezulariko txertoa ere (gainerako herritarrentzat erabiltzen den txerto bera).

Osasun Sailak eta Osakidetzak xehetasun gehiago emango dituzte gripearen aurkako 2025-2026 aldirako txertaketa kanpainaren aurkezpenean ostegunean, urriaren 2an, Bilboko Errekaldeko anbulatorioan

Osasun Sailak eta Osakidetzak xehetasun gehiago emango dituzte gripearen aurkako 2025-2026 aldirako txertaketa kanpainaren aurkezpenean ostegunean, urriaren 2an, Bilboko Errekaldeko anbulatorioan. Bien bitartean, gogorarazi dute garrantzitsua dela arnas infekzioen transmisioa prebenitzeko neurriak mantentzea, hala nola eskuen higienea egitea, espazio itxiak aireztatzea, erabili eta botatzeko musuzapiak erabiltzea edo maskara jartzea, arnas infekzioarekin bateragarriak diren sintomak baditugu.