Osakidetzak bere sarea indatuko du udako planean 89 mediku berriekin
Profesional falta arintzeko udako plana ezarriz hasi du abuztua
Osakidetzak, Euskal Osasun Sistemak, profesional falta arintzeko udako plana ezarriz hasi du abuztua, langileen garai honetako oporrekin areagotu egiten baita arazo hori.
Udan asistentzia-zerbitzuak estaltzeko neurri handiagoan edo txikiagoan sortu ohi diren arazoei, aurten egoera areagotu duen arazo bat batu zaie, familia-medikuntzako barneko mediku egoiliarrek (BAME) 2024ko irailean amaitzen baitute prestakuntza, hau da, uda-garaia amaitu ondoren. Eta hainbat hilabetetako atzerapenarekin amaituko dute –berez ekainean amaitu behar zuten– 2020an abiatu zen promozioa covid-19aren lehenengo olatuak baldintzatu zuelako.
Hala ere, Osakidetzako zuzendaritzak uztailaren amaieran ezohiko neurriak jasotzen dituen ezohiko jarraibide bat eman izanari esker, uda honetarako behar bezalako asistentzia-estaldura bermatzen duten ezohiko neurriak hartu ahal izan dira. Alde horretatik, joan den udan baino 31 profesional gehiago kontratatu ahal izan dira (Familia Medikuntzako 27 eta Pediatriako 4), bai eta azken ikasturteko 58 barneko mediku egoiliar (BAME) ere, plan berri horretan sartu diren osasun-zentroetan eta etengabeko arretako guneetan (EAG) hutsik zeuden lanpostuak betetzeko. Profesional horien parte-hartzea borondatezkoa, sustatua eta, egoiliarren kasuan, gainbegiratua da.
Euskadin, une hauetan prestakuntza irailean amaituko duten Familia Medikuntzako (FM) 105 BAME eta Pediatriako 29 daude. "Horietako 58 sartu dira dagoeneko Euskadiko udako planean, Familia Medikuntzako 47, Pediatriako 7 eta Anestesia espezialitateko 4. Lurraldez lurralde, Gipuzkoan 23 ditugu, Bizkaian 24 eta Araban 11".
Temas
Más en Salud
-
Un estudio concluye que la melatonina podría reducir la mortalidad en pacientes críticos con covid-19
-
EAEn 144 herritarrek eman dituzte organoak hil ondoren 2025ean eta milioi bat biztanleko 64,3 emaile daude
-
Mito o realidad: es sano comer chocolate, ¿sí o no? El cardiólogo Aurelio Rojas responde
-
Omar Rueda, educador social y psicólogo: “Un narcisista es un estafador emocional”