Euskadiko administrazio publikoak zibersegurtasunean egiaztatzeko aitorpena lortu du Cyberzaintzak
Araudi horrek definitzen ditu administrazio publikoek herritarren informazioa eta ematen dituzten zerbitzu digitalak babesteko aplikatu behar dituzten segurtasun neurriak
Cyberzaintza Zibersegurtasunaren Euskal Agentziak Espainiako Zentro Kriptologiko Nazionalaren aitorpena lortu du sektore publikoko auditoretza teknikoko organo gisa, Euskadiko sektore publikoaren eremuan estatuko segurtasunaren eskemaren arau esparruak eskatzen duen segurtasuna egiaztatzeko.
Araudi horrek definitzen ditu administrazio publikoek herritarren informazioa eta ematen dituzten zerbitzu digitalak babesteko aplikatu behar dituzten segurtasun neurriak, eta horrela, Cyberzaintza izango da Euskadin egiaztatzeko gaitasun hori duen erakunde publiko bakarra, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.
Bere arduradunen araber, aitorpenaren bidez, zibersegurtasunaren arloko gaitasun publikoak indartzen dira, euskal erakundeek aurrera egin dezaten estatuko segurtasunaren eskemaan ezarritako betebeharrak betetzean. Orobat, aitorpenak bermatzen du sektore publikoaren barruan inpartzialak eta konfidentzialak izango diren eta erakunde ziurtatzailearen eta auditatutako administrazioen artean interes gatazkarik izango ez duten protokolo sendoak izatea.
Bada, aurrerantzean Cyberzaintzak emango du erakunde publikoei auditoretza eta egiaztapen prozesua erraztu eta azkartuko dien zerbitzua, eta horrela, bereziki erraztuko zaie sarbidea oraindik eskema nazionalera egokitzeko prozesua amaitu ez duten edo prozesua hasteko, zalantzak argitzeko edo ziurtapena lortzeko beharrezko urratsak identifikatzeko laguntza behar duten entitateei.
"Horrela, zibersegurtasunaren arloko ebaluazio, laguntza eta etengabeko hobekuntzarako esparru komun bat bultzatzen da, homogeneoa izango dena sektore publiko osoarentzat", nabarmendu dute.
Gainera, aitorpen hori lortu izanak "eragin zuzena" du herritarrengan, datu pertsonalak, informazio publikoa eta pertsonek zerbitzu digitalen bidez egiten dituzten kudeaketak hobeto babesteko balioko duelako.
Temas
Más en Política
-
Ayuso carga contra la Ley de Memoria Democrática por querer "borrar a la mitad de las víctimas de la Guerra Civil"
-
Illa y Junqueras desbloquean los presupuestos catalanes con un pacto ferroviario
-
Begoña Gómez recurre la absolución de la tertuliana que la llamó 'Begoño'
-
Euskadi, "ejemplo" de reconciliación para el Vaticano