Batzuetan zaila egiten zaigu desberdina dena onartzea. Lotsa edo beldurra ematen digu, edo are gehiago, gure txarrena gogorarazten digu. Beste batzuetan helburu berdinak izanik elkartzea edo bat egitea zaila egiten zaigu. Kontua da, batasunak indarra eragiten duela eta desberdintasunak aberastasuna ekartzen duela. Horregatik, pertsona desberdinak elkartzeak onura ugari ekar ditzake. Indarrak eta aberastasunak gizaki hobeak egiten gaitu, enpatia, apaltasuna eta konfiantza sortuz. Adinekoak eta txikiak, arraza desberdinetakoak, erlijio-sinesmen ezberdinetakoak, gizarte-maila desberdinetakoak, dibertsitate funtzionalak dituztenak eta haiekin harremana izan ez dutenak. Horien guztien arteko elkarlana, alegia. Horretaz ari naiz. Historian zehar frogatuta geratu da topaketa horiek zer onura sortzen dituzten. Haur edo nerabeek egoitza batera bisitak egitea, adineko pertsonen ezagutzak eta jakinduria partekatzeko, adibidez. Halako bilerak aldizka egiteko elkarte bat sortu beharko litzateke. Askoz gizarte osasuntsuagoa, ausartagoa, eskuzabalagoa eta iraultzaileagoa izango genuke. Eta zer esan osasun mentalari ekarriko lizkiokeen onurez, gaur egun puri-purian baitago gai hau, gainera. Batuz gero, gizarte hau sendatuko dugu.