Síguenos en redes sociales:

Alferkeria eta ezintasuna

armairutik ateratzeko garaia iritsi dela erabaki dut eta, oraindik nahiko trakets egon arren, euskaraz idazten ausartuko naiz, gaurkoz behintzat. Barkatu akatsak eta ez espero prosa berebizikorik aurkitzea lerro apal hauetan. Hau esanda, eta hizkuntzaren edo hizkuntzen kontuaz baliatuta, zeozer esan nahi dut egunero irakurtzen dugun gure izaera markatzen duen tresna horri errespetu ezari buruz. Hauxe bera, agian. Bueno, egiatan teknologi berriek eragindako alferkeriaz ari naiz, batez ere gaztelaniaz (ez bakarrik) eta batez ere, Whatsappean murgiltzen garenean. Ez dut uste jendea hain justu dabilenik ortografiarekin, gehienbat, gero eta garrantzi gutxiago ematen duela sinesten dut. Alabaina, horrela jardunez, pixkanaka pixkanaka galtzen dira gaitasunak eta lehengo nagia ezintasuna bihurtzen da, aldizka PISA txostenek aurpegi gorrian erakusten diguten moduan. Orain arte, inoiz ez dugu erabili, historia osoan, idazteko tresnarik boligrafoa, zikaia edo lumaz aparte, eta kasu honetan beste iraultza baten aurrean gaudela ematen du, beste arlo askotan bezala, teknologiari esker. Hobetzeko izan dadila, mesedez, hizkuntzen bilakaera normala baita gizartearekin batera hazten direlako, baina eboluzio hori erabat noraezean dabil.