Duela bost bat urte gure auzo batek aipatzen zidan Urrutikoetxea oso ondo ari zela, Olaizolari entrenamenduetan aurre egiten ziolako. Zaratamokoaren ibilbideari jarraitu diot ilusioz, beste batzuena ere, hurbiltasunagatik.
Orain dela hiru bat urte espreski joan nintzen Lekeitiora Olaizolarekin zuen erronka ikusteko. Ezin izan zuen irabazi, baina mutil atsegina eta apala egin zitzaidan.
Onena gainera pilotariek hobetzeko duten jarrera izaten da, eta hori egin du Urrutikoetxeak itzelezko poza eskualde hauetara ekarriz. Eskerrik asko, beraz, Mikel.