koloreen aniztasuna izugarrizko jokoa ematen digu. Ortzadarrean pentsa dezagun, bai eta ortzadarrekin zerikusirik daukaten hainbat ikurren esanahietan. Hala ere, margolarien tailerretan, eskoletan edo jolastokietan badakite kolore aunitzen dibertigarriena heuren arteko nahasketa dela, lehiakortasuna baino. Hau ondo badakite Cézanne edo Kandinsky antzeko margolariek, bai, baina gure eskola eta ikastoletan dabiltzaten haurrek ere -gaurko DNAren 48 orrialdean agertzen den mutilak adibidez- eskulanetan kolorez zikintzen direnek zein Gasteizko parkeetan hizkuntz ezberdinetan -euskara, ingelesa, erdera zein arabiarra ere- dabiltzatenek ere. Nahasketa aberastasuna omen da. Eta koloreek heuren artean nahasterakoan -oriak urdinarekin bat egiten duenean itxaropenaren kolorea den berdea lortzen du estate baterako edo gorriarekin batera ordez, egunsentiaren laranja- errealitate berri bat sortzen digute. Nolabait, hala eratu zaigu gaurko Araba anitz eta bizia. Euskararen Eguna ospatzen dugunez, DNAko gaurko aleak gehigarri berezi bat kaleratzen du, abots eta kolore anintzez osatutakoa. Eta hortarako, San Fermin napar ikastola behin hartutako kolore&hitz leloa primeran datorkit. Jaso dezagun hizkuntzen aniztasuna. Jaso dezagun euskara!