Datorren larunbaterako (apirilaren 2a), 17.30etan manifestazio nazionalera deitu zuten duela egun batzuk Gernikako akordiko sinatzaileek. Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain! da manifestazioaren lema. Tamalez, egun eta ordu berdinean Arabako Bertsolaritza Txapelketako finala ospatuko da Gasteizko Printzipal antzokian.Bertan egongo dira Arabako puntako bertsolariak: Manex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal. Horregatik, ohar honen bidez Gernikako sinatzaileen arabarrekiko errespetu falta salatu nahi nuke ezin garelako bi lekuetan ordu berdinean egon. Beraz, manifestaziora joateko erabakia hartu dut baina pena handia ematen dit urtero joan ohi naizen gure txapelketako finala galtzeak. Txapelduna nor den jakiteko egunkarietan irakurtzearekin konformatu beharko!
- Multimedia
- Servicios
- Participación