Etxepare Institutuak 578.000 euro banatuko ditu aurten euskal sorkuntza kanpoan zabaltzeko diru laguntzetan
Etxepare Euskal Institutuak 578.000 euro bideratuko ditu aurten AT! euskal sorkuntza kanpoan zabaltzeko diru laguntzetara, lau deialditan banatuta. Antzerki, dantza, musika eta arte plastiko eta bisualetako sortzaileen mugikortasuna sustatzea helburu duen deialdia argitaratu da jada Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), eta eskaera egiteko epea zabalik dago irailaren 30era bitarte, Etxepare Institututik jakitera eman dutenez.
Diru laguntzaren xedea da Euskal Herritik kanpo euskal kulturaren eta sormenaren posizionamendua indartzea
Diru laguntzaren xedea da Euskal Herritik kanpo euskal kulturaren eta sormenaren posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzea, eta 2024. urtean zehar Euskal Herritik kanpoko jaialdi, kulturgune, programazio edo jarduera zehatzetan parte hartzeko mugikortasun gastuak, ostatua eta dietak ordainduko dira.
Diziplina artistikoaren arabera, lau prozeduratan banatu da deialdia
Diziplina artistikoaren arabera, lau prozeduratan banatu da deialdia, eta guztira 455.000 euro banatuko dira: AT! Antzerkia deialdian 148.000 euro, AT! Dantza deialdian 82.000 euro, AT! Musika deialdian 150.000 euro eta AT! Arte plastikoak eta ikusizkoak deialdian 75.000 euro.
Azken urteetan bezala, deialdiak izaera automatikoa izaten jarraituko du, prozedura bizkortu eta sortzaileen ziurgabetasuna murrizteko asmoz. Horrela, laguntzak baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko dira, aurrekontu zuzkidura agortu arte, eta ez da balorazio batzorderik egongo. Halaber, sortzaileen likidezia beharrei modu egokiagoan erantzuteko, ordainketaren erdia hasieran jasoko dute eskatzaileek, eta beste erdia, justifikazioa egin ondoren.
Temas
Más en Mundo
-
León XIV visita Santa María la Mayor para rezar ante la tumba de Francisco
-
León XIV visita por sorpresa el Santuario de la Madre del Buen Consejo, fuera de Roma
-
India y Pakistán pactan un alto el fuego tras los ataques cruzados de los últimos días
-
India reporta tres explosiones cerca del aeropuerto de la mayor ciudad de la Cachemira india