Alkarbide Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak 'Kaishop, Euskara + 0 km = kalitatea' izeneko kanpaina jarriko du martxan maiatzean, lurraldeko hainbat udalerri eta eskualderekin elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, tokiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko asmoz.
Hain zuzen, bere sustatzaileek jakinarazi dutenez, Gernika-Lumo eta Getxo udalerrietan eta Txorierri eskualdean (Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio) abiatuko da egitasmoa, euskarri digital eta fisikoen bidez, toki bakoitzeko ezaugarrietara egokituta.
Maiatzaren 3tik 26ra burutuko den kanpainaren bidez bi gai nagusitan jarriko da arreta
Maiatzaren 3tik 26ra burutuko den kanpainaren bidez bi gai nagusitan jarriko da arreta. Alde batetik, tokian tokiko merkataritzak eta ostalaritzak ematen duen tratu pertsonal eta gertukoa nabarmendu nahi da, "kalitatezko produktuak gertu eskuratzeko aukera ematen duelako gure beharretara berehala egokitzen den zerbitzu bati esker"; beste alde batetik, euskarak tokian tokiko merkataritzan eta ostalaritzan duen garrantzia aitortu nahi da, "euskara guztiona delako, kalitatezkoa, gertukoa".
Kanpainaren hartzaile izango diren herritarrei gonbidapena luzatuko zaie
Bi alderdi horiek uztartuz, kanpainaren hartzaile izango diren herritarrei gonbidapena luzatuko zaie nork bere herrian eta euskaraz eros dezan. Gainera, aurten, kanpainaren zabalkunderako, aktore batzuk kalea girotzen eta opariak banatzen arituko dira, eta kanpainan parte hartzen duten dendetako sariak ere lortzeko aukera egongo da.