Ertzaintzak beste oroimen-ekitaldi bat egin zuen atzo Erandion ETAk orain dela 30 urte hil zuen Joseba Goikoetxea Asla sarjentu nagusiaren omenez. Omenaldian Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua izan ziren beste hainbat agintarirekin, lankide ertzainekin eta familiarteko eta adiskideekin batera. Erandioko Ertzaintzaren Zentralean egin den ekitaldian lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dituzte haren omenez jasotako monolitoaren ondoan.

Joseba Goikoetxea sarjentu nagusia 1993an hil zuen ETAk. Azaroaren 22an Goikoetxea Bilbon bere autoa gidatzen ari zenean, leihotik egin zioten tiro semearen aurrean, baina hau ez zuten zauritu. Ospitalera bizirik iritsi zen arren, handik lau egunera hil zen.

Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan ere egin dute gaur eguerdian, eta minutu bateko isilunea egin dute Joseba Goikoetxearen oroimenez.

15 agente hil zituen ETAk

Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:

Carlos Díaz Arcocha (1985).

Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).

Juan José Pacheco Cano (1988).

Luis Hortelano García (1989).

Alfonso Mentxaka Lejona (1991).

Joseba Goikoetxea Asla (1993).

José Luis González Villanueva (1995).

Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).

Ramón Doral Trabadelo (1996).

José María Aguirre Larraona (1997).

Jorge Díez Elorza (2000).

Mikel Uribe Aurkia (2001).

Iñaki Totorika Vega (2001).

Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).

Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).