Gogoratzen haiz ze ondo pasatzen gintuen. Atzo balitz bezala gogoratzen dut, bai, aitortzen dut. Agur esatea egokitu zaio hainbeste eman digun talde honi. Hertzainak beti izango da belaunaldi bateko musika taldea, bat baino gehiagorena esatera ausartuko nintzateke. Egia da, halaber, entzuten jarraitzen ditugula haien kantak, ez bakarrik etxean, baita Gasteizko taberna batzuetan ere. Salda badago kartela duten horietan, alegia. Azkenaldian, ispiluaren aurrean agertu naiz konturatu gabe kantak abesten eta dantzatzen. Zoratzen naizela pentsatuko duzue, baina gustukoa dut. Eta egia lotsagabe esaten ikasi behar dugu, gure gogoak iraun artean ez da beldurra nagusituko. Ez baititugu ilusio faltsurik; Euskadi izango da libre eta tropikala. Infernuko atean egongo bagina bezala. Amets prefabrikatuak horrelakoak dira. Bromak alde batera utziz, inon baino alaiagoa izanen naiz Hertzainak entzuten dudan bitartean. Eta uste dut beharrezkoa dela ondarea utzi duten taldeak gogoratzea, nahiz eta ezer ez da berdin, zuzenean berriro ikustea posible ez delako izango. Zin dagizut izan zarela nire bizitzaren talderik onena, baina orain, maitia, lehen baino lehen aska gaitezen. Azkena zuen alde, mila esker, Hertzainak.
- Multimedia
- Servicios
- Participación