labak, batzuetan, ez dit kasurik egiten. Ez nau kezkatzen, duen adinarekin normala dela iruditzen zait. Duela gutxi, bere lagun baten aitaren aurrean ez zidan jaramonik egin. Aita honen ustez, nire alabari, ipurdiko on bat falta omen zaio, kasu gehiago egiten has dadin. Barkatu? Ipurdiko bat al da irtenbidea? Zur eta lur gelditu nintzen, eta ez dakit nola eutsi nion eztabaidatu gabe. Atzo, Armando Bastida pediatraren sare sozialetan hau irakurri nuen: "Nola jakin dezake haur batek azkazalak margotu ostean hatzei putz egin behar zaiela lehortzeko? Ikasita jaio al da? Noski ezetz, berak ikasi du, imitatuz". Haurraren heziketa ez da zerbait irakasten ari garen momentu hori soilik. Egunerokoan, haurra inguruan dabilenean ere, gu ohartu gabe, haurra hezten ari gara gure keinu, esamolde edota jarrerekin. Guzti honengatik pentsatzen dut, ama izateak pertsona hobea egin nauela. Uneoro niri begira pertsonatxo bat dagoela ohartu naiz, ni imitatzen eta nigandik ikasten. Inguruan dituen pertsona guztiengandik ikasiko du. Ezin ditut bere ingurukoen jarrerak kontrolatu, ezta nahi ere, baina nire jarrerak moldatu ditzaket. Nire jarrera imitatuko badu, ikasi dezala pertsonak ondo tratatzen. Nire alaba errespetuz eta maitasunez hezten jarraituko dut, bereziki, ipurdikoak gomendatzen dituen guraso horren aurrean.
- Multimedia
- Servicios
- Participación