enok leku guztietara joateko eskubidea daukagu, ezta? Baina kaleetan seguru ibiltzeko sentsazioa ez dago guztion artean areagotuta. Guk, emakumeok, askotan ez daukagu sentsazio hori. Non? Adibidez, parkeetan, lurpeko aparkalekuetan, eskaileretako ibilbideetan, hain zuzen ere, aurrez aurretik kontrolatu ezin ditugun tokietan, eta batez ere, gauean zehar. Mahai gainean hainbeste irtenbide dago, baina hiria aldatzea ez da erraza arazoak talde bakar bati (emakumeoi) eragiten digunean. Eta zer behar dugu guk? Leku irekiak eta dinamikoak, kaleetako ikusgarritasun eta argitasun handiagoa, seinalizazioa, argitasun ona, paretetan timbreak laguntza eskatu ahal izateko eta abar... dira horretan laguntzen duten elementu batzuk. Ideia horiek kontuan hartu gabe, politikariek jarraitzen dute emakumeentzako leku arriskutsuak eraikitzen. Guk, emakumeok, leku guztietatik ibiltzeko eskubidea aldarrikatzen dugu behin eta berriro, emakumeon espazioak sortuz eta puntu ilunak zehaztuz. Baina politikariek entzungor egiten dute emakumeok egindako eskarien aurrean. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurka kokatzen da Gasteiz, baina emakumeok ezin badugu gure hirian aske eta beldur zein indarkeriarik gabe ibili, erabateko kontraesana da.
- Multimedia
- Servicios
- Participación