rain dela aste batzuk gure alaba hurrengo ikasturteko eskola berrian matrikulatu genuen. Gasteizen mila aukera daude eta egia esan, buruhauste handiak izan genituen gure alaba zein eskolara eraman erabakitzeko, baina azkenean Euskal Eskola Publikoan matrikulatzea aukeratu genuen. Hala ere, ez naiz horretan asko liatuko. Matrikula orriei buruz hitz egingo dut oraingoan. Zabalganako eskolan onartuak izan ondoren, bete beharreko dokumentu batzuk bidali zizkiguten. Dokumentu horietan ikasle berriaren datuak eskatzen zizkiguten. Orain arte ondo, bai, baina betetzen hasi ginenean bi hutsune bete behar izan genituen: lehenengoan aitaren izena, bigarrenean berriz, amarena. Oraindik ez gara konturatu familia mota desberdin asko daudela? Noiz arte itxaron behar dugu egoera hau dokumentu ofizialetan aldatzeko? Gaur egun gizartean familia profil asko daude, familia eboluzionatuz doan gizarte egitura delako. Eboluzio horren ondorioz, ohiko familiaren kontzeptutik egitura heterogeneoago batera igaro gara. Gero eta sarriago ikusten ditugu guraso bakarreko familiak, berregindakoak, kide bakarra dutenak, sexu bereko bi pertsonez osatutakoak, adiskidetasun edo interes loturek osatutakoak... Behingoz errespetatu ditzagun guztiak, mesedez!
- Multimedia
- Servicios
- Participación