porretan egon naiz hamar egunetan zehar munduko lekurik onenetako batean. Nahiz eta sinetsi ez, ez dut hegazkinik hartu izugarrizko leku horretara heltzeko. Are gehiago, autoz hiru orduko bidaia besterik ez dut egin behar izan Espainiako naturagune onenetako batera ailegatzeko. Oso zoriontsua izan naiz lehen minututik. Egunero usain eta kolore berriak aurkitu ditut, Gasteiz bezalako hiri batean sentitu ez ditudan sentsazio berriak. Eta dena covid-ari esker. Aurtengo pandemia egoera dela eta, ezin izan dut bikotearekin Amerika edo Asiako paisaia bukolikoak ezagutzeko zortzi edo hamar orduko hegazkin-bidaiarik egin. Guztiz kontrakoa egin dut, eta nire bizitzako bidaiarik onenetakoa izan da. Guraso, ahizpa, Uxue eta Oierrekin (bat eta bost urteko ilobak) esperientzia partekatzeko aukera izan dut. Torraño izeneko herri txiki-txiki batean egon gara, Sorian dagoen munduko herri onenetako bat. Urtean zehar bost biztanle besterik ez dira bizi. Ez dago dendarik, ez tabernarik, ez kiroldegirik, ez ileapandegirik,... Ogia erosteko zazpi kilometrora zegoen beste herri batera joaten ginen. Goizero oilarrarekin esnatzea sinestezina izan da. Baina argi daukat zer izan den onena: hamar egun horietan familiarekin egotea. Eta dena pandemiari esker.
- Multimedia
- Servicios
- Participación