Giro haizetsua eta tenperatura behera ostegunean
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, otsailaren 12an, giro haizetsua nagusituko da eta behera egingo du tenperaturak. Mendebaldeko haizeak gogor astinduko ditu bazterrak, bereziki kostaldetik gertu eta egunaren lehenengo zatian; arratsaldean indarra galduko du eta gauean hego-mendebaldetik finkatuko da. Euri kontuak alde batera utziko ditugu eta tarteka hodeiak agertuko diren arren, urdingune politak irekiko dira, bereziki goizean.
Tenperaturak behera egingo du. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 14 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 14 gehienez.
Itsasbazterrean mendebaldeko haizea ibiliko da, egunaren lehen zatian 6-7ko indarrarekin eta 8ko tarteekin, arratsaldean indarra galduko du, eta gauean hego-mendebaldetik finkatuko da 3koarekin azken orduetan; itsaso zakarra edo oso zakarra eragingo du, itsaso handiko guneekin, eta arratsaldean baretuz joango da eta azken orduetan itsaso kizkurra sortuko du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4-5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 13:25ean izango da, eta itsasbehereak 06:53an eta 19:26an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
BALORAZIOA
Zerua tarteka hodeitsu egongo da, bereziki Kantauri isurialdean; arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira. Egunaren lehenengo partean Kantauri isurialdean noizean behin euri txikia egin dezake, bereziki ipar-ekialdean. Arratsalde-gau partetik aurrera Mediterraneo isurialdean euri txikia egin dezake. Mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, bereziki haizeguneetan; kostaldean haize bizi gogorra ibiliko da, bolada oso gogorrekin. Eguerditik aurrera ahuldu egingo da eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebala ibiliko da. Gauean hego mendebaldera egingo du eta ahul-bizi ibiliko da, bolada gogor batzuekin haizeguneetan. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira Kantauri isurialdean eta gutxi edo nahikoa jaitsiko dira Mediterraneo isurialdean. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira: nahikoa Kantauri isurialdean eta gutxi Mediterraneo isurialdean.
Temas
Más en Gasteiz
-
Los sindicatos presentan a Pepsico una propuesta para "minimizar" el impacto del ERE
-
"Gasteiztarren inplikazioa handia izaten ari da, eta eskerrak eman nahi dizkiet"
-
Tuvisa busca cómo reforzar el transporte público en Zabalgana
-
Gasteizko Udalak 100 obra baino gehiago egin ditu espazio publikoan legegintzaldia hasi zenetik