Luis Aramburu Udal Musika eta Dantza Eskolak bere ohiko Gabonetako Entzunaldiak aurkezten ditu beste urte batez. Ekitaldi horien bidez, ikasleek ikasturtean zehar egindako lana erakusten dute, eta herritar guztiei zuzendutako musika-programazio zabala eta anitza eskaintzen dute. “Entzunaldi hauek aukera paregabea dira ikasleek eszenatokian esperientzia hartzeko eta egindako lana publikoarekin partekatzeko”, adierazi du Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, Sonia Díaz de Corcuerak.
Hala, Gasteizko Udaletik azpimarratu dutenez, honako hauek dira kontzertuak:
· Abenduaren 15a (Maria de Maeztu aretoan, Europa Jauregian): Big Band Berrik BIZAN zentroek antolatzen duten Neguko Kontzertuaren II. edizioan parte hartuko du.
· Abenduaren 16a (Aramburu Musika Eskolan):
- Fagota ikasleak
- Tromboi bakarlaria
- Gitarra taldea
- Gitarra bakarlaria
- Piano, biolin eta biolontxelo hirukotea
- Kantu bakarlaria
- Komboa
· Abenduaren 17a (Aramburu Musika Eskolan):
- Oboe bakarlaria
- Akordeoi bakarlaria
- Soklaccordion
- Boogie Orkesta
- Perkusio taldea
- Piano bakarlaria
- Biola taldea
- Kantu bakarlariak
- Abesbatzak
· Abenduaren 22a (Aramburu Musika Eskolan):
- Sokaloka
- Hari orkestra
- Klarinete taldea
- Musika banda
· Abenduaren 23a (Musika Kontresbatorioan): Folklore Eskolaren Gabonetako Kontzertua.
Luis Aramburu Udal Musika eta Dantza Eskolak familiei, lagunei eta oro har herritarrei gonbita luzatzen die talentuz, musika-aniztasunez eta Gabonetako giroz beteriko jardunaldi hauetan parte hartzera, ondorioztatu dute.