Síguenos en redes sociales:

Gasteizko Udal Antzoki Sareak 40 ikuskizun antolatu ditu negurako

Publiko guztientzako eta arte eszeniko askotako lanak izango dira

Gasteizko Udal Antzoki Sareak 40 ikuskizun antolatu ditu negurakoUtzitakoa

Gasteizko Udal Antzoki Sareak 40 ikuskizun eskainiko ditu negu honetan, abendutik martxora bitarte, eta sarreren salmenta abenduaren 2an hasiko da proposamen gehienetarako.

"Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 50. edizioa abenduaren 13an amaituko dela kontuan hartuta, neguko denboraldia Gabonetako programazioarekin bateratzearen alde egin dugu", azaldu du aurkezpenean Sonia Diaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.

Publiko guztientzako eta arte eszeniko askotako lanak izango dira, hala nola antzerkia, dantza, musika, magia, zarzuela edo umorea, eta "guztiek ezaugarri komuna izango dute: kalitatea". "Aretoetara edo leihatilan erregistratutako zifretara begiratzea besterik ez dago hiri honetan antzerki ona dugula ikusteko", gaineratu du.

Antzerki puruenaren ordezkari gisa, Mario Gas El pesimismo alegre (Mi suicidio) lanarekin, Jose Sacristan El hijo de la cómica lanarekin, Juan Echanove Esencia lanarekin eta Fernando Guillen Cuervo Testigo de cargo' lanarekin izango dira Gasteizen.

Halaber, Kulunka Teatro antzerki konpainiaren 15. urteurrena ospatzeko parada izango da. Gipuzkoako konpainiak urteotan sortutako hiru maskara ikuskizunak eskainiko ditu: André y Dorine (2010), Solitudes (2015) eta Forever (2023).

Zinegotziaren esanetan, omenaldi hori "keinu oso berezia izango da maskaren antzerki konpainia honen ibilbide bikaina aitortzeko, bere hizkera berezi eta zirraragarriarekin".

Euskal antzerkiarekin jarraituz, Telmo Iruretak 'Interview, de agua y arena' aurkeztuko du euskaraz eta gaztelaniaz. Bere amak idatzi zion gutun eder batetik abiatuta sortutako lan autobiografikoa da.

UKITU MUSIKALA

Ukitu musikala Coque Mallak jarriko du 'La opera de los tres centavos' antzezlanaren protagonista gisa. Antzezlanak hitzaurrea eta hiru ekitaldi ditu, Kurt Weillen musikarekin eta Bertolt Brechen libretoarekin (alemanez).

Era berean, atal musikalean, zarzuela itzuliko da, eta Producciones Come y Calla konpainiak 'Una noche de zarzuela' komedia musikala aurkeztuko du.

Dantzak ere bere lekua izango du, Biarritzeko Ballet Malandain taldearen 'Mossaïque' bezalako proposamenarekin, eta umorea Luis Piedrahitak jarriko du 'Apocalípticamente correcto' saioarekin.

Sarrerak abenduaren 2an jarriko dira salgai, 10:30etik aurrera, Principal Antzokiaren webgunean, Turismo Bulegoko leihatilan edo 945 16 10 45 telefonoan.

Bestalde, egitarauko 40 proposamenetatik bost Siglo XXI 29. Flamenko Zikloarenak dira, Israel Fernandez, Lela Soto 'Sordera', Esperanza Fernandez eta Reyes Carrasco flamenko kantariek eta Luz del Mar gitarra bikoteak Jesus Ibañez de Matauco Antzokian eskainiko dituzten kontzertuak, alegia.

Zikloko abonamenduen salmenta abenduaren 10ean hasiko da, 16:00etan, eta sarrerena abenduaren 17an, ordu berean, ohiko bideetatik. Abonamenduek 52 euroko prezioa dute, eta sarrerek 15 eurokoa.