Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira, Euskalmet Euskal Metereologia agentziaren arabera.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, zerua hodei gutxirekin egongo da, egunaren lehen zatian behe-hodeien tarteekin, bereziki Kantauri isurialdean eta ekialdean. Goizaldean eta goizean goiz Kantauri isurialdearen ekialdean noizean behin zirimiria egin dezake. "Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eta goizean ipar-osagaitik finkatuko da, ahul-bizi. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira, bereziki barnealdean", azpimarratu dute bertatik.

Larunbatean ere goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goizean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira, batez ere Kantauri isurialdean. Arratsaldeak aurrera egin ahala Kantauri isurialdean behe-hodeiak ugarituko dira eta gauean Mediterraneo isurialdean. Goizean euri txikia egin dezake, batez ere kostaldean. Arratsalde-gauean euri txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina izan daiteke. Hego-mendebaldeko haize ahula ibiliko da, goizean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta ahul-bizi ibiliko da, egunaren bigarren zatian bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira eta maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.

Azkenik, igandean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da; arratsaldea hodeiak gutxitu egingo dira hegoaldean. Euri txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina, bereziki Kantauri isurialdean eta egunaren lehen zatian. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, haizeguneetan bolada gogorrekin, bereziki egunaren lehen zatian. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoak nahikoa jaitsiko dira.