Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak Ignacio Ellacuria Prestakuntzarako Udal Zentroan eta CETICen logistikako maniobrak egiteko biltegia eraikitzeko kontratazio espedientea onartu du, 190.649,90 euroren truke (BEZa barne). Inbertsio horri esker, logistikako prestakuntza ikastaroak eman ahal izango dira Lanbide euskal enplegu zerbitzuak ezarritako eskakizun mailaren arabera.
"Logistikaren sektorea eraldaketa handiak jasaten ari da multimodalitatea, digitalizazioa eta teknologia berriak"
"Logistikaren sektorea eraldaketa handiak jasaten ari da multimodalitatea, digitalizazioa eta teknologia berriak, ingurumen jasangarritasuna, hornikuntza kateen eskakizun berriak eta kontsumo ereduetan gertatu den aldaketa direla eta", esan du Maria Nanclares Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak.
Eraldaketa horiek direla eta, "gero eta kualifikatuagoak diren langileak" eskatzen direla adierazi du
Bada, eraldaketa horiek direla eta, "gero eta kualifikatuagoak diren langileak" eskatzen direla adierazi du, eta, hala, teknologia garatzen doan heinean, "teknologia eta laneko modu berriak ingurune logistikoan aplikatzen dakiten eta prestakuntza espezifikoa duten langileak" behar direla. "Eta, hain zuzen ere, ekipamendu berri honen bidez, behar horri erantzun nahi diogu", gaineratu du.
Biltegia Castro Urdiales kalean egongo da, Ignacio Ellacuria/CETIC prestakuntza zentroetako eraikinen alboan, eta orgekin estalpean praktikak egiteko baliagarria izango da, ondorioztatu dute.