Erdi Aroko Erdiguneko Birgaitze Integratuko Plan Bereziak (PERI) fase berri bat hasi du eta bi eztabaida-saio antolatu dira, etorkizuneko dokumentuak ezarriko dituen araudi mailako gai nagusietako batzuk jorratzeko.
Bi tailer tematiko horiek maiatzaren 28an eta ekainaren 18an egingo dira, 19:00etatik aurrera, 21 Zabalguneak Pintore kaleko 45. zenbakian Erdi Aroko erdiguneko bizilagunei arreta emateko bulegoan.
Lehenengo tailer tematikoa datorren asteartean izango da
Lehenengo tailer tematikoa datorren asteartean izango da eta Erdi Aroko Almendrako etxebizitzen eta bizitegi-eraikinen birgaitzea bultzatzeko PERIren dokumentuaren arabera bidera daitezkeen gaiak eta ekimenak jorratuko dituzte bertaratzen direnek.
Bertaratutakoei beren ikuspegia eskainiko dieten hizlarien artean, Ensanche 21 Zabalgunea Hirigintzako Udal Sozietateko ordezkariak, herritarren kolektiboak, Gasteizko sindikoa eta Arkitektoen Elkargoko (COAVN) kideak daude.
Bigarren eztabaida-saioa, ekainaren 18an, asteartean, izango da, 19.00etan. Bertan, baimendutako erabilera eta jardueren erregulazioa izango dute hizpide, hori ere etorkizuneko PERIn jaso eta landu beharra baitago.
PERIren funtsezko helburua da Erdi Aroko erdiguneari antolatzera, berreskuratzera eta kontserbatzera bideratutako plangintza-erregimena ematea. Gasteizko gune historikoa birgaitzeko plan berritu hori garrantzi berezia duen dokumentu bihurtuko da; izan ere, bertan ezarriko dira elementuetarako (espazio publikoak eta eraikinak, adibidez) etorkizuneko arauak.