Gazteentzako sorkuntzarako Udalaren guneak, Labe Gazte Laborategiak, Irati Antia gasteiztarraren, Gazte Sortzaileak 2022 beka irabazlearen, Azukre Beltza erakusketarekin irekiko ditu ateak.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udaletik jakinarazi zutenez, Julian Zulueta Amondoren istorioa kontatzen duen erakusketa da. XIX. mendeko esklabista honen bizitzaren oinarriak azukrea eta pertsonen merkataritza izan zen.
Horrela, erakusketa abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai San Bizente Paulekoa kaleko 21ean dagoen Udalaren lokalean, asteazkenetik ostiralera 17:30etik 20:30era, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara, Gasteizko Udaletik azpimarratu zutenez prentsa-ohar baten bitartez.
Erakusketaz gain, beste artista baten lana ere aurkeztuko dute. Zehazki, "Angela Lozano artista gasteiztarraren azken lana inauguratu da horma-irudietarako paretan", erantsi zuten Gasteizko Udaletik albiste honen aurkezpenean.
Hala, "denboraldi honetan Labe Gazte Laborategiak jarduera berritzaile bat izango du hilabete bakoitzeko hirugarren ostiralean", esan zuten. Gasteizko Proyecto Silla taldearen “Crea tu propia fanzine” tailerrak irekiko du zikloa abenduaren 15ean, hain justu.
Interesa dutenek, nola hartu dezakete parte? izena emanez, izan ere, izena ematea derrigorrezkoa izango da honetan parte hartzeko.
"Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da azaroaren 24tik aurrera izena ematea Udalaren webgunearen bidez, 010 telefonora deituz edo edozein gizarte-etxe edo Udalaren kirol-instalaziotan", ondorioztatu zuten.