Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioek %0,1 egin dute behera ekainean, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,3 igo da, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, azterketa zehatzagoa eginda, produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (-%2,6) eta erauzketa industria (%2,1) sektoreek izan dituzte jaitsierarik handienak prezioetan aurreko hilaren aldean.

Aitzitik, prezioetan hil arteko igoera handienak izan dituzten sektoreak paterial eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (%4,9) eta energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%4,7) izan dira.

Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraikiz, maiatzaren aldean, ekipamenduko ondasunen eta bitarteko ondasunen prezioak %0,9na jaitsi dira ekainean; kontsumo ondasunen prezioak, aldiz, %0,9 igo dira, eta energiarenak %3,4.

ZENBAKIETAN

Bestalde, urte artean, prezioen igoerarik handienak produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%12,0) eta farmazia produktuen fabrikazioa (%10,2) adarretan izan dira, eta jaitsierarik handienak koke lantegiak eta petrolioa fintzea (-%10,4) eta energia elektrikoa, gasa eta lurruna (-%1,5) adarretan.

Azkenik, helburu ekonomikoaren araberako ondasun talde nagusien prezioen ekaineko urte arteko aldakuntza positiboa izan da kontsumo ondasunetan (%5,2), ekipo ondasunetan (%1,8) eta bitarteko ondasunetan (%1,2); energiaren prezioek, berriz, %7,4ko urte arteko jaitsiera izan dute, ondorioztatu dute txostenean.