Prezioak %0,6 igo dira apirilean EAEn eta urte arteko tasa %2,6 da
Sektoreka, martxoaren aldean, prezioak %0,5 igo dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan
Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,6 igo da apirilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %2,6 da. Era berean, prezioak %1,3 gehitu dira urteko lehenengo lau hilabeteetan, INE estatistika erakundeak jakinarazitako datuen arabera.
Sektoreka, martxoaren aldean, prezioak %0,5 igo dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %6,5 jantzi eta oinetakoetan, %0,4 tresnerian, %0,2na sendagaietan, komunikazioetan eta besteetan, %3,2 aisia eta kulturan eta %0,8 hotel, kafe eta jantokietan
Sektoreka, martxoaren aldean, prezioak %0,5 igo dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %6,5 jantzi eta oinetakoetan, %0,4 tresnerian, %0,2na sendagaietan, komunikazioetan eta besteetan, %3,2 aisia eta kulturan eta %0,8 hotel, kafe eta jantokietan. Hezkuntzan ez da aldaketarik izan (%0,0), eta prezioen beherakadak izan dira alkoholdun edari eta tabakoan (-%0,2), etxebizitzan (-%1,3) eta garraioan (-%0,2).
Urtarriletik apirilera bitarteko bilakaerari dagokionez, prezioak sektore guztietan igo dira, hezkuntzan (%0,0), jantzi eta oinetakoetan (-%4,0) eta aisia eta kulturan izan ezik (-%0,8). Horrela, prezioak %1,8na gehitu dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %1,9 etxebizitzan, %0,9 tresnerian, %1,5 sendagaietan, %0,7 garraioan, %3,8 komunikazioetan, %2,7 hotel, kafe eta jantokietan eta %2,1 besteetan.
ELIKAGAIAK ETA ALKOHOLA
Azkenik, urte artean, prezioak %3,6 igo dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %3,5 alkoholdun edari eta tabakoan, %4,6 etxebizitzan, %1,6 tresnerian, %1,7 sendagaietan, %2,1 komunikazioetan, %3,5 aisia eta kulturan, %2,3 hezkuntzan, %3,7 hotel, kafe eta jantokietan eta %4,2 besteetan. Prezioek behera egin dute jantzi eta oinetakoetan (-%0,3) eta garraioan (-%1,3).
Temas
Más en Economía
-
CAFek 220 milioi eurotik gorako kontratua lortu du Alemanian
-
El Sabadell vende su filial británica TSB al Banco Santander por hasta 3.400 millones
-
El Gobierno vasco aprueba la actualización de la Estrategia Vasca de Empleo 2030
-
'MerkaEkinn' y 'Merkasaretza', los nuevos programas para impulsar y arropar al comercio vasco