Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria prezioak % 1,2 igo dira abenduan azaroaren aldean, eta horrela, azken 12 hilabeteetan izandako aldakuntza biltzen duen urte arteko tasak %1,6ko igoera izan du, Eustat euskal estatistika erakundeak landurako datuen arabera.

Azterketa zehatzagoa eginda, urte artean, prezioen igoerarik handienak energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%19,3) eta ura (% 6,9) adarretan izan dira abenduan, eta jaitsierarik handienak, berriz, kokeriak eta petrolioa fintzea (-%6,1) eta erauzketa industriak (-%0,5) adarretan.

Xede ekonomikoaren araberako ondasun talde handietan igo dira prezioak abenduan urte artean: kontsumo ondasunenak %3,5, energiarenak %2,5, ekipoko ondasunenak %2,2 eta bitarteko ondasunenak %0,5.

Hilabeteen arteko alderaketan, energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%16,8) eta industria kimikoa (%1,5) sektoreek igo dituzte gehien prezioak abenduan azaroaren aldean

Hil arteko alderaketan, energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%16,8) eta industria kimikoa (%1,5) sektoreek igo dituzte gehien prezioak abenduan azaroaren aldean. Aitzitik, hil arteko jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak erauzketa industriak (-%1,7) eta zurgintza, papera eta arte grafikoak (-%0,4) izan dira.

Azkeni, ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, azaroaren aldean, energiaren prezioak %6,7 eta bitarteko zein kontsumo ondasunenak %0,1na igo dira. Ekipo ondasunen prezioak, aldiz, ez dira aldatu aurreko hilaren aldean, ondorioztatu dutenez aipatutako txostenean.