Eustaten datuen arabera, eta joan den urteko hil beraren aldean, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,4 igo dira 2023ko irailean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneotan.

Aurreko hilarekin, hau da, 2023ko abuztuarekin alderatuta, eta dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, prezio konstanteetako salmentak % 0,6 igo dira irailean.

Hiletik hilerako salmentek % 1,4 egin dute gora Elikaduraren sektorean; Gainerako produktuen sektorean, berriz, % 0,9 egin dute behera.

Urtetik urterako balioetan, 2023ko irailean, 2022ko irailaren aldean, prezio konstanteetako salmentak % 6,0 igo dira Elikaduran, eta % 3,9 jaitsi Gainerako produktuetan.

Euskal AEko hiru lurralde historikoetan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak igo egin dira, urtetik urterako balioetan, prezio konstanteetan eta egutegiko baldintza homogeneotan. Gipuzkoan, % 5,8 gehitu dira salmentak; Araban, % 1,2, eta, Bizkaian, % 0,9.

Aurreko hilaren aldean, salmentak, Araban eta Gipuzkoan, % 2,0 eta % 1,5 igo dira, hurrenez hurren. Bizkaian, aldiz, hiletik hilera % 0,2ko jaitsiera izan da.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile kopurua % 1,5 igo da 2022ko irailaren aldean. Aurreko hilaren aldean, langileen indizea % 0,2 jaitsi da.

2023ko lehen bederatzi hiletan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,4ko hazkunde metatua izan dute. Elikaduraren sektorean, igoera % 0,6 izan da; Gainerako produktuetan, berriz, salmenta metatuak egonkor mantendu dira (% 0,0).

Irailera arte metatutako aldakuntza positiboa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan, salmentak % 0,9 eta % 0,8 igo baitira, hurrenez hurren. Araban, ordea, salmentak joan den urteko aldi berean baino % 2,2 txikiagoak izan dira.

Sektoreko landunen indizeak % 3,5eko hazkunde metatua izan du urteko lehenengo bederatzi hiletan.