Eustaten datuen arabera, 2023ko uztailean, sarrera kopurua % 3,8 gutxitu da Euskal AEko landetxeetan iazko hil beraren aldean; ostatu-gauak, aldiz, % 1,6 gehitu dira. Urtetik urterako aldakuntza horiekin, joan den uztailean, sarrera kopurua 23.465ra iritsi da, eta ostatu-gauak 73.160 izan dira.

Iazko uztailaren aldean % 1,6 gutxitu ondoren, atzerritar jatorriko sarrerak Euskal AEko landetxeetan 2023ko uztailean izandako sarrera guztien % 30,2 dira. Ostatu-gauei dagokienez, atzerritar jatorrikoak guztizkoaren % 28,7 dira, eta % 4,7ko igoera izan dute 2022ko uztailaren aldean.

Lurralde historikoen arabera, uztailean, urtetik urterako ehunekoetan, sarrerak % 16,1 jaitsi dira Araban, eta % 11,6 Bizkaian. Gipuzkoan, aldiz, % 7,1 hazi dira urtetik urterako ehunekoetan. Ostatu-gauei dagokienez, Araban % 8,0 gutxitu dira; Bizkaian, berriz, % 1,5 gehitu dira, eta Gipuzkoan % 3,8.

Establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 3,12 egunekoa izan da Euskal AEn uztailean, 2022ko hil bereko batez bestekoaren gainetik, orduan 2,95 egunekoa izan baitzen. Batez besteko egonaldiak adierazten du zenbat egun ematen dituzten bidaiariek batez beste gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean, eta ez Euskal AEn guztira zenbat egun ematen dituzten.

Plazen eta gelen betetze-mailak ehuneko 1,4 eta 1,6 puntu igo dira urtetik urtera, hurrenez hurren. Plazen arabera, % 50,1 izan da betetze-maila, eta, gelen arabera, % 54,7.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2023ko uztailean, 24.428 sarrera izan dira, eta 73.108 ostatu-gau. Iazko uztailarekin alderatuta, sarrerak % 28,1 gehitu dira, eta ostatu-gauak % 20,9.

Apartamentu turistiko esaten zaio ustiapeneko enpresa-unitate bakar batek bloke edo multzo gisa eskaintzen duen ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, hau da, helburu turistikoetarako aldi baterako eskaini, merkaturatu edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 44,5 eta ostatu-gau guztien % 43,9 atzerritar jatorriko bisitarienak dira. Izan ere, uztailean, urtetik urterako % 29,6ko eta % 29,5eko hazkundeak izan dituzte, hurrenez hurren.

Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 2,99 egunekoa izan da 2023ko uztailean, 2022ko uztailean baino txikiagoa beraz, orduan 3,17 egunekoa izan baitzen Euskal AE osoan. Araban, establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 4,62 egunekoa izan da, Gipuzkoan 3,83 egunekoa eta Bizkaian 2,35 egunekoa.

Plazen betetze-maila % 50,0 izan da Euskal AEn, hau da, 2022ko uztailaren aldean ehuneko 4,2 puntu gehiago. Apartamentuak kontuan hartuz, betetze-maila, aldiz, ehuneko 4,4 puntu gehitu da, eta, hala, % 67,1era iritsi da.

Euskal AEko aterpetxe turistikoei dagokienez, 2023ko uztailean, sarrerak % 3,8 gutxitu dira urtetik urterako ehunekoetan; guztira 27.422 sarrera izan dira, eta 53.916 ostatu-gau ekarri dituzte. Gipuzkoan, 26.818 gau igaro dituzte bidaiariek; Bizkaian, 26.070 gau, eta, Araban, 1.028 gau.

Ostatu mota horretako egonaldien batez besteko iraupena 1,97 egunekoa izan da 2023ko uztailean Euskal AE osoan, eta plazen betetze-maila, urtetik urtera ehuneko 10,2 puntu jaitsi, eta % 50,8ra iritsi da.