Etxebizitza Kooperatibak
Etxebizitza kooperatibek hiru berezitasun dituzte: prezioa, segurtasuna eta, azkenik, parte hartzea
Pertsona gehienek, euren bizitzan zehar, lehenago edo geroago etxebizitza eskuratzeko erabakia hartu beharko dute.
Pertsona talde batek behar hori partekatzen duenean, aukera bat da autosustapen batean elkartzea eta beraien eskarietarako egokia diren kostu eta ezaugarriak dituen etxebizitza kooperatiba bat garatzea.
Joseba Maidagan/Bizikoop
Etxebizitza kooperatibek hiru berezitasun dituzte. Bat prezioa da, merkatuko batez besteko kostua baino kostu txikiagoa izan beharko luke-eta; beste bat segurtasuna da, kolektiboa berak sustatutakoa da-eta; eta, azkenik, parte hartzea, kooperatiba mota hauen alderdi garrantzitsuenetako bat, bazkide guztiek parte hartzen dute-eta prozesu osoan. Kooperatiba osatzen denetik giltzak entregatu arte bi urte inguru igarotzen dirabatez beste.
Etxebizitza kooperatibak oso finkatuta daude Euskadin eredu kooperatiboaren sinesgarritasunagatik beragatik, baina, gainera, bai merkatuak bai finantza erakundeek konfiantza jarri dute aukera horretan, kooperatiba horietarako produktu espezifikoak eskainiz, baita finantza murrizketak egon diren uneetan ere.
Kooperatiba osatzen denetik giltzak entregatu arte bi urte inguru igarotzen dirabatez beste.
Hainbat eredu gara daitezke, hala nola etxebizitza publikoa, etxebizitza librea edo erabilera lagapeneko erregimenekoa, erosketaren eta alokairuaren arteko erdibidean dagoela esan litekeena. ‘Cohousing’ deiturikoa ere nabarmentzen hasi da. Eredu horretan, kooperatibisten taldeak erabilera komuneko espazioak ere partekatzen ditu.
Etxebizitza kooperatiba baten atzean kooperatiba kudeatzailearen figura agertu ohi da, oso baliagarria baita higiezinen merkatuaren konplexutasuna kudeatzeko.
¿Te interesa el mundo de las cooperativas? Encuentra aquí toda la información de interés
Kooperatiben Kontseilua acelera el cooperativismo vasco
Zer den kooperatibismoa
Socios cooperativistas: conoce sus derechos y obligaciones
Gobernantza organoak
Régimen económico de la cooperativa: aspectos clave y beneficios explicados
Temas
Más en Economía
-
Casi 400 millones de impacto directo: así afectan los aranceles de Trump a la economía vasca
-
La flota vasca ha pescado ya 7.100 toneladas de bonito del norte
-
Entran en vigor los nuevos aranceles de Trump entre nuevas amenazas a las economías mundiales
-
Los accionistas del Sabadell aprueban la venta de TSB al Santander y complican la OPA del BBVA