Ezkutuko ekonomiak eragindako Balio Erantsi Gordina (BEG), 2020an, Euskal AEn, 6.214 milioi eurokoa izan dela balioetsi da; alegia, urte horretako BPGren % 8,7, Eustatek eginiko zenbatespenen arabera. Ezkutuko ekonomiaren neurketaren estatistika-eragiketa kontu ekonomikoen ikuspegian prestatzen eta oinarritzen den lehen aldia da.

"Ezkutuko jarduerak dira agintari publikoei zergak edo gizarte-segurantzarekiko kotizazioak ez ordaintzeko, oro har, nahita ezkutatzen diren legezko ekoizpen-jarduerak –zati batean edo erabat–. Datu hori Eustatek bere Urteko Kontu Ekonomikoetan prestatzen duen kontabilitate-sisteman jasotzen da, eta Eurostaten metodologiaren arabera eta Kontu Nazionalen Sistemarekin bat etorriz (Nazio Batuak, 2008) prestatu da. Ezkutuko jarduerak Behatu gabeko ekonomiaren (BGE) zati diren arloetako bat eratzen dute, legez kontrakoekin, ekoizpen informalarekin eta azken erabilera propiorako etxeen ekoizpenarekin batera", azaldu dute.

Ezkutuko jarduerak dira agintari publikoei zergak edo gizarte-segurantzarekiko kotizazioak ez ordaintzeko, oro har, nahita ezkutatzen diren legezko ekoizpen-jarduerak –zati batean edo erabat–. Datu hori Eustatek bere Urteko Kontu Ekonomikoetan prestatzen duen kontabilitate-sisteman jasotzen da, eta Eurostaten metodologiaren arabera eta Kontu Nazionalen Sistemarekin bat etorriz (Nazio Batuak, 2008) prestatu da. Ezkutuko jarduerak Behatu gabeko ekonomiaren (BGE) zati diren arloetako bat eratzen dute, legez kontrakoekin, ekoizpen informalarekin eta azken erabilera propiorako etxeen ekoizpenarekin batera.