Euskaltel-Euskadik Esloveniako Tourra eta Belgikako hiru klasiko jokatuko ditu aste honetan
Taldea bi multzotan banatuko da eta guztira 14 txirrindulari izango ditu lehian, prntsa ohar bidez jakinarazi duenez
Euskaltel-Euskadi taldeak Esloveniako Tourra eta Belgikako hiru klasiko jokatuko ditu aste honetan. Taldea bi multzotan banatuko da eta guztira 14 txirrindulari izango ditu lehian, prntsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Hain zuzen, Jon Agirre, Marton Dina, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Jordi Lopez, Iker Mintegi eta Danny van der Tuuk dira Esloveniako Tourrari ekingo dioten zazpi txirrindulariak, Ruben Perezen kirol zuzendaritzapean, bost etapa lehiatzeko asteazkenetik igandera, ekainaren 4tik 8ra.
Euskaltel-Euskadi taldeak Esloveniako Tourra eta Belgikako hiru klasiko jokatuko ditu aste honetan. Taldea bi multzotan banatuko da eta guztira 14 txirrindulari izango ditu lehian, prntsa ohar bidez jakinarazi duenez
Agirre, Dina, Juaristi eta Mintegi sailkapen nagusia lehiatzen saiatuko dira; Jordi Lopez, berriz, etapa garaipenen bila arituko da, orain dela gutxi Beiras Sari Nagusian saio bat irabazi ondoren; Isasak eta Van der Tuukek taldekideak babestuko dituzte eta ihesaldietan euren aukera bilatuko dute.
Bestalde, Jon Aberasturi, Iker Bonillo, Xabier Berasategi, Gotzon Martín, Paul Hennequin, Andoni Lopez de Abetxuko eta Louis Sutton taldekideek hiru klasikori ekingo diote Belgikan Pablo Urtasunen zuzendaritzapean: Heistse Pijl (ekainak 7), Brussels Classic (ekainak 8) eta Antwerp Port Epic (ekainak 9). Helburua da garaipena lehiatuko den tropelean egotea, batez ere aurreneko bi probetan.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Leartibai Fundazioak Lea-Artibaiko Enplegu Azokaren edizio berria antolatuko du ostiralean, ekainaren 6an, Markina-Xemeingo (Bizkaia) Lea-Artibai berrikuntza gunean, eta eskualdeko eta inguruko 18 enpresa eta erakunde bilduko ditu.
Ekitaldia Bizkaia Gazteak Lea-Artibai ekimenaren baitan antolatu da, eta bere helburu nagusia Lea-Artibaiko gazteen laneratzea eta enplegagarritasuna sustatzea da. Horretarako, azoka formatu batean planteatuta, gazteek euren curriculumak enpresei eskura emateko aukera izango dute, baita aurrez aurre enpresekin harremanetan jartzeko.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eskualdeko eta inguruko 18 enpresa eta erakundee laneratzeko dituzten aukerak aurkeztu dizkiete gazteei euren standetan, eta lan poltsa ezberdinetan sartzeko aukera eskainiko diete.
Guztira, 60 lan eskaintza baino gehiago eta praktikaldietara aukera ezberdinak egongo dira: mantenu teknikariak, administrariak, muntaia adituak, biltegirako langileak, ADE eta marketin profilak, komertzialak, magisteritza tituludunak, produkzio langileak, proiektu buruak, logistika langileak, zibersegurtasun teknikariak, ingeniariak, laborategi diseinatzaileak eta beste hainbat lan aukera aurkituko dituzte Lea-Artibaiko Enplegu Azokara bertaratzen direnek.