Gasteizko Udaleko Kirol Zerbitzuak 15 sarrera bikoitz zozkatuko ditu EPEL Esku Pilota Enpresen Ligak Ogetan antolatutako Andre Maria Zuriaren txapelketako hiru egunetarako.
Hain zuzen, A eta B serieetako finalerdiak abuztuaren 5ean eta 6an jokatuko dira, eta bi kanporaketetako irabazleek abuztuaren 8an jokatuko dituzte finalak, Gasteizko Udaletik gogorarazi dutenez.
Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 23:59 arte eman dezakete izena udal webgunean dagoen formularioaren bidez. NAN edo AIZ bakoitzeko izen-emate bakarra onartuko da, eta baldintza bakarra 16 urte beteta izatea izango da.
Irabazleekin telefonoz bidez jarriko dira harremanetan ostiralean, abuztuaren 1ean, eta sarrerak Ogeta pilotalekuko leihatiletan jaso ahal izango dituzte, partidak jokatu baino ordubete lehenagotik.
Bigarren finalerdiak abuztuaren 6an jokatuko dira
Sarrerak zozketan izena emandako pertsonarentzat (NANa erakutsi beharko du horretarako) eta harekin batera joango denarentzat izango dira (adingabea izan daiteke).
Andre Maria Zuriaren txapelketa abuztuaren 5ean hasiko da, jaietako egun handian, lehen finalaurrekoekin: 17:45ean B serieko partida jokatuko dute Zubizarreta III.a-Eskiroz eta Alberdi II.a-Aranguren bikoteek, eta ondoren, Artola-Albisu eta Larrazabal-Mariezkurrena II.a bikoteak izango dira A serieko finalaurrekoan.
DATAK
Bigarren finalerdiak abuztuaren 6an jokatuko dira: 17:30ean B serieko Dario-Eskuza eta Murua-Tolosa ariko dira, eta jarraian, Altuna III.a-Rezusta eta Zabala-Zabaleta bikoteek jokatuko dute partida nagusia.
A eta B serieetako finalaurrekoetako irabazleek abuztuaren 8an jokatuko ditutez finalak Ogetan bertan, 21:15ean hasiko den jaialdian.