12 bikotek jokatuko dute Zaramagako emakumezkoen pilota txapelketaren zazpigarren edizioa, Gasteizen
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 24 pilotarik osatutako 12 bikotek jokatuko dute maiatzean eta ekainean Gasteizko Zaramaga auzoko emakumezkoen pilota txapelketaren zazpigarren edizioa, elite eta promesa kategorietan.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 24 pilotarik osatutako 12 bikotek jokatuko dute maiatzean eta ekainean Gasteizko Zaramaga auzoko emakumezkoen pilota txapelketaren zazpigarren edizioa, elite eta promesa kategorietan
Zaramaga Pilota Klubak antolatutako txapelketaren xehetasunak eman dituzte asteaken honetan prentsaurrekoan Marian Gainzarzarain Zaramaga Pilota Klubeko ordezkariak, Susana Alfonso Gasteizko Udaleko Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetzako zuzendariak, Ana del Val Arabako Aldundiko Kultura eta Kiroleko diputatuak, Raul Angulo Arabako Pilota Federazioko lehendakariordeak eta Mikel Rafael Arabako Pilota Federazioko teknikariak.
Agerraldian azaldu dutenez, promesa kategorian zortzi bikote lehiatuko dira, eta Zaramagako sei pilotarik, Adurtzako batek eta Aguraingo beste batek hartuko dute parte. Final laurdenak maiatzaren 11n, 18an eta 25ean jokatuko dira, finalerdiak ekainaren 1ean eta finala astebete geroago, ekainaren 8an.
Elite mailan jokatuko duten lau bikoteek maiatzaren 29an hasiko dute txapelketa, lehen finalerdia jokatuta
Orobat, elite mailan jokatuko duten lau bikoteek maiatzaren 29an hasiko dute txapelketa, lehen finalerdia jokatuta. Bigarren finalerdia ekainaren 5ean jokatuko da, eta finala astebete geroago, hilaren 12an. Partida guztiak Zaramagako udal pilotalekuan izango dira.