Euskaltel-Euskadik Paul Hennequin fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako
Paul Hennequin Bordeleko txirrindularia Euskaltel-Euskadi taldean arituko da hurrengo bi denboraldietan, 2025ean eta 2026an, Frantziako egutegian maila eta garapena agertu ondoren.
Hennequin Nice Metropole Côte d'Azur taldean lehiatu da azken hiru urteetan. 2024an hainbat top10 pilatu ditu, hala nola Tour de la Provence, Región Pays de la Loire Tour, 4 Jours de Dunkerque, Boucles de la Mayenne eta Tour de l'Ain itzulietan eta La Roue Tourangelle klasikoan. Gainera, bi etapa garaipen erdietsi zituen Marokoko Tourrean, eta aurreko urtean Aljeriako Tourra irabazi zuen.
"Txirrindulari azkarra eta lehiakorra da, eta, gaztea izan arren -22 urte beteko ditu abenduan-, eskarmentua du dagoeneko profesionaletan, eta euskal taldera iritsi da aurrerapauso gehiago emateko eta taldeari bere maila eta abiadura gehitzeko".
Euskaltel-Euskadik zabaldutako adierazpenetan, Paul Henneguinek adierazio du txirrindulari "azkarra eta erasokorra" dela, eta nahiago duela "saiatu eta porrot egin, damutu baino".
"Asko esan nahi du niretzat Euskaltel Euskadi taldearekin bat egiteak, hain irudi eta historia zoragarria baitu. Taldeak aukera ematen dit amets bat egia bihurtzeko, eta sekulako aurrerapausoa da nire ibilbidean. Aurrera egiten jarraitzea espero dut, taldeari laguntzea eta emaitza hobeak lortzea", adierazi du.
Bestalde, Jorge Azanza Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduraduna esan du Hennequin "Frantziako talentu gaztea" dela eta "oso ondo" molda daitekeela bertako lasterketetan, "guretzat garrantzitsua den egutegian". "Oso txirrindulari gaztea da, azkarra, batez ere klasikoentzat, eta taldearen Frantziako partaidetzetan bertan ikusi ditugun saio politak izan ditu. Aurrerapena izan dezakeela eta aurrerapausoak eman ditzakeela gurekin pentsatzen dugu", azaldu du.