BILBO. Hetelek jakinarazi duenez, Zeanuriko zentroak proiektu estrategiko berria jarri du martxan, 30. urteurrenarekin bat etorrita. Bere arduradunen arabera, "gainditze espiritua eta talde lana" dira Txikonek islatzen dituen balioetako bi, eta, aro berrian, Hetelek eta Zulaibar ikastegiak "bereganatu egin dituzte balio horiek.
Hori dela eta, Lemoako mendizalea gonbidatu dute, ikastegiko ikasleei hitzaldia eskaintzeko. Topaketaa 12:00etatik aurrera izango da, eta Lankidego, Tresnak, Digwind eta Arratia Bidaiak enpresen babesa dauka.
Zulaibar itunpeko ikastegi pribatua da, Bizkaiko elizbarrutiaren zentroen sarekoa, eta Lanbide Heziketako prestakuntza zikloak ematen ditu. Zentroak instalazio eta ekipamentu teknologiko aurreratuenak ditu, bai eta irakasle espezializatuak ere, ematen dituan ikasgai guztietan. Sortu zenetik, Zulaibar Arratiako garapen ekonomikoarekin konprometituta dago, eta, ondorioz, eskualdeko industriatik, gizartetik eta erakundeetatik oso hurbil dago.