GASTEIZ
El Día de Olarizu regresa con tradición, naturaleza y actividades festivas
Kultur gomendioak
Naroa Esturoren kultur gomendioak
Medikuntza ikaslea da Naroa Esturo musikaria, zehazki, karrerako hirugarren mailan dago aurten.. 2005 urtean jaio zen, eta sei urterekin bateria jotzen hasi zen. Beti gustatu izan zaio abestea, eta urteak aurrera joan ahala gitarra eta baxua jotzen ikasi zuen, bere kabuz. Xabi Aguadok eta berak beste talde batean ezagutu zuten elkar: Head Holes. Taldea oraindik badabil, baina Adurrekin hastean biek alde batera utzi zuten taldea, beraien kabuz airtzeko. Ravepunk gisa definitu daiteke Adur taldean gailentzen den estiloa. Adur gisa bi EP kaleratu dituzte orain arte.
- Abesti bat: 'Garmarna', Herr Mannelig. Suedieraz idatzitako folk abestia, non mendiko troll eme bat gizon gazte bat liluratzen saiatzen den, behin eta berriro opariak eskaintzen. Gizonak trollak baztertu egiten du, berak emakume kristaua baino ezin duela maitatu esanez. Trollak kriston pena ematen di
- Disko bat: June Madrona: 'A Long And Ugly Road'. Ez dakit nola aurkitu nuen disko hau, baina kopia fisikoa eskuratzen ahalegintzen ari naiz, niregandik oso hurbil sentitzen dudan albuma delako. Entzuten dudan bakoitzean negargura izaten dut. Oraingoz .mp3an deskargatzearekin konformatu beharko naiz.
- Talde bat: Daughter. Nerabea izan aurretik entzun izan dudan taldea da eta bihotzean eramango dut betirako. Album zehatz batzuen kopia fisikoa lortzen ere ahalegintzen ari naiz. Zuzenean ikusteko aukera izatea da nire ametsa..
- Musika ekoizle bat: Theo Zeitner eta Victoria Daldas. Tranpa da bi direlako, baina Brutalismus 3000en musikari eta ekoizleak dira. Inspirazioa niretzat lortzen duten “Nu Gabber Post Punk” (Interneten jartzen duena. Nik ere ez dakit zer esan nahi duen, baina hitzek itxura ona daukate elkarrekin) soinua dela-eta. Itzela.
- Musika arloko kolektibo edo eragile bat: DDT banaketak. Bilboko underground kultura bizirik mantentzen duen kolektiboen artean niri hurbilen geratzen zaidana da.
- Liburu bat: Ana Pastor Pascual. #Chandaleras: masculinidad Femenina VS feminidad obligatoria en el deporte.
- Film bat: 'Kung Fu Panda'. Badakit ez dela underground eta alternatiboa, baina nahiago izan dut egia esan aura misteriotsua eduki baino.
- Kultur espazio bat: Lagunekin musika zuzenean entzun dezakezun leku oro. Kultura gu geu gara, beraz sortu, elkarbanatu eta gozatu.