Datuak irratian: “Egun EAEko gazteek soldataren %64 hipotekara bideratzen dute, eta alokairuak bizi direnak, aldiz, %50 alokairura. Lehendabizi bakarrik bizi direnak, gehiago: EAE 290.000 pertsona inguru bakarrik bizi dira, eta familian 289.000”. Zenbat pertsona bizi dira bakarrik? Eta bakardade ez hautatuan? 

Gaur egungo etxebizitzen ereduak eta hauen prezioek ez diete eran-tzuten jendartearen beharrei, eta horren aurrean beharrezkoa da eredu berriak eta alternatibak diseinatzea eta inplementatzea. Besteak beste, izaera publiko-komunitarioa izango duten etxebizitzak sustatzea izan daiteke aukeretako bat, eta irudian ikusten duzuen proiektua horren adibide bat dugu: Txirikorda.

Usurbilen kokatzen den Txirikorda Usurbilgo Udalak bultzatu duen belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa da, eta berriki ezagutzeko aukera izan dut. Proiektu berritzailea da Euskal Herrian. Nagusiki, esan daiteke, egungo gizartearen bi arazori egiten diola aurre: gazteek etxebizitza eskuratzeko dituzten zailtasunak eta adinekoen bakardadea edo/eta beraien etxebizitzen irisgarritasun falta.

Gazteak eta adin nagusiko pertsonak bereziki baztertuta geratzen dira gaur egun indarrean dagoen eskaintzatik. Lehenengoak euren diru-sarrerengatik nagusiki, bigarrenak bestelako zenbait faktorerengatik (irisgarritasuna, herrigunetik urrun bizitzea, bakardadea, beharrak aldatu direlako...). Horregatik pentsatu zuten, bi kolektibo hauek elkarren eskutik joan zintezkeela, kemena eta esperientzia bateratuz, txirikorda bat sortuz. Izenak dioen bezala, bi kolektiboak batuz, txirikordatuz.

2017 urte inguruan eman zituen lehen urratsak proiektuak. Hiritik At kooperatibaren bidelaguntzarekin proiektua definitzeko prozesu parte-hartzaile bat abiatu zuten herritarrak, udal gobernua eta udal teknikarien artean. Garai horretan adostutako edukiak gaur egun ekiratu dira: sarrera baldin-tzak, arautegia, espazioen definizioa... Alderdi sozial eta arkitektonikoak definitu ziren, azken hau, ZLTB arkitektoen bidez. Hala ere, egun arte bidea luzea izan da. 

Ia 7 urteko prozesua ez da erraza izan, baina emaitza eta ematen ari den fruituak emankorrak dira. Gobernantza kolaboratiboan oinarritutako proiektuak jorratzen dabiltza Usurbilen, herritarrekin elkarlanean eta parte-hartzean oinarrituta. 2019 gobernu aldaketarekin bultzada eman zitzaioen proiektuari, eta poliki-poliki eguneroko bizipenetatik eraikitzen ari dira Txirikorda. Jabetza eta sustapen publikoko 16 zuzkidura-etxebizitzak 2,4€ inbertsioa izan dute. Hots, zuzkidura-etxebizitza lurzoru publikoko edo jabego publikoko lurzoruan eraikitakoa da, eta aldi baterako edo behin-behineko egoitza da. Hainbat pertsona-profili zuzenduta dago; hala nola, adinekoei, gazteei, kolektibo behar-tsuei eta behar bereziak dituzten kolektiboen familiei. Lehen eta bigarren solairuetan kokatzen dira etxebitzak: bi logelako lau etxe eta logela bakarreko hamabi etxe. Guztira, egun 21 pertsona bizi dira.

Zortzi etxebitzita helduei zuzenduta daude, eta, beste erdiak, aldiz, gazteei. Publiko bakoitzak sarbide baldintza ezberdinak ditu. Alde batetik, gazteak 18-30 urte artekoak izan behar dira, egonaldia mugatuta dute 5 urtera, jabe-tzan ezin dute etxerik izan eta bakoitzaren errentaren arabera ordaintzen dute. Adinekoak, aldiz, 65 urtetik gorakoak izan behar dira, egonaldia 5 urterako eslei-tzen zaie baina jarraitzeko aukera dute, etxe bat jabetzan edukiz gero alokairuan ezarri behar dute eta bakoitzaren pentsioaren arabera ordaintzen dute alokairua. 

Bizitza orekatu eta duina izateko helburuarekin diru sarreren %15 ordaindu behar omen da etxebi-tza alokairuan. Hori oinarri hartura, Txirikordan 90-300€ arteko alokairua ordaintzen dute maizterrek. Beste ezaugarri bat: gastu denak komunitarioak dira, denek berdina ordaintzen dute eta horrela kontsumo arduratsuagoa egiten dute. Bestetik, bizilagunek 8 orduko ekarpen komunitarioa egiten dute hilabetean. Etxeak eslei-tzerako orduan ere prozedura ezberdinak erabili zituzten. Gazteak zozketa bidez izan ziren hautatuak eta adinekoak gizarte zerbitzuetako langileak egindako txostenaren arabera. 

Proiektu komunitarioa da, barrura begira eta herrira begira. Beheko solairua herrira guztiz zabalik dago eta bertan kokatzen da erabilera anitzeko espazioa. Etxebizitza blokerako sarreraren solairuan, aldiz, elkarte gisa fun-tzionatzen duen sukalde eta jangela komunitarioa kokatzen da. Hau komunitatera bideratuta dagoen espazioa izan arren, herritarrek puntualki erabiltzeko aukera dute. Barne komunitate eta bizikidetza jorratzeko azken urteetan bere prozesu propioa gauzatu dute: elkar ezagutu, talde kohesioa sortu, bertako bizikidetza arauak adostu...dute. Hala ere, egunero eraldatzen eta eboluzionatzen doan laborategi soziala ere da honakoa. Egungo etxebizitza ereduaren aurrean alternatiba interesgarri bat.